Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2007ko otsailaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
931

IRAGARPENA, Jaurlaritzaren idazkari nagusiarena, Hugo Germán Zuelgaray Calviello jaunari 2006ko abuztuaren 4ko Ebazpena jakinarazten diona. Ebazpen horren bidez 2004ko irailaren 10eko Ebazpenaren bidez emandako 4.860 euroko diru-laguntza itzultzeko betebeharra adierazten da, diru-laguntzaren ondorioz sortutako betebeharrak ez betetzeagatik. Diru-laguntza hori Latinoamerikako Euskal Gizataldeetako gazteriaren prestakuntzarako esleitu zen.

Aipatutako ebazpenaren berri Hugo Germán Zuelgaray Calviello jaunari jakinarazten saiatu baina ezin izan zaionez jakinarazi Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59. artikuluan ezarritakoaren arabera, iragarki hau argitaratzen da lege horren 59.5 artikuluan betetzeko.

Aipatutako egintzaren edukia osorik ezagutzeko eta horren berri izan duela jasota gera dadin, Hugo Germán Zuelgaray Calviello jaunak 10 eguneko epea izango du, iragarki hau argitaratzen denetik aurrera, Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Zuzendaritzan agertzeko: Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia, Lehendakaritza, Eusko Jaurlaritza, Nafarroa kalea, 2 – 01007 (Vitoria-Gasteiz).

Vitoria-Gasteiz, 2007ko urtarrilaren 10a.

Lehendakaritzaren idazkari nagusia,

JESÚS PEÑA MARTÍNEZ.


Azterketa dokumentala