Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2007ko otsailaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Tolosako Instrukzioko 3 Zenbakiko Epaitegia
919

EDIKTUA, 50/05 falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Joaquín Albizu Morentinek, Tolosako Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegiko idazkia naizenak,

FEDE ETA TESTIGANTZA EMATEN DUT:

50/05 zenbakiko Falta-judizioan epaia eman da, zeinaren idazpurua eta epaitza ondoko hauek baitira:

EPAIA

Tolosan, bi mila eta bosteko apirilaren hogeita batean.

Nik, Francisco Javier Barrie Zafrak, barruti honetako Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegiko epaile laguntzaile naizenak, ikusiak ditut ebasketa ba dela-eta Khalil El Kaladi Kalim-en aurka bideratutako falta-judizioko autoak.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2005eko apirilaren 5ean, guardia funtziotan zen epaitegi honetan aurkeztutako salaketa-atestatuan hasi zen prozedura hau, izan ere, atestatu horretan ebasketa-falta bat edo bidegabeko jabetzea bat izan zitezkeen jazoerak jasotzen baitziren.

Bigarrena.– Parteak epatu eta deitu egin ziren ahozko judiziorako, zeina 2005-04-19an burutu baitzen, jasotako aktan agertzen den emaitzarekin, Ministerio Fiskala eta salatua bertan izan ziren, eta salatzailea legezko eran epatu bazen ere, eta gero haren deklaraziozko froga buru zen.

Hirugarrena.– Txostena egiteko izapidearen barruan, ebasketa-falta baten egilea zela-eta Ministerio Fiskalak Khalil El Kaladi Kalim kondenatzeko eskatu zuen; eta subsidiarioki, ZKeko 623-1 artikuluan zehaztutako bidegabeko jabetze baten egilea zela-eta eguneko 6 euroko kuota pagatzera 30 egunez.

FROGATUTAKO EGITATEAK

2005eko martxoaren 30ean, 10:30ak inguruan, Tolosako Euskadiko Kutxan sartu zen Khalil El Kaladi Kalim, María Aranzazu Arandia Echevarriaren 90 euroko eramaile-txeke bat hartu zuen, andre hori lanean zebilen alboko mahai baten zegoen; jarraian erakunde beraren beste bulego batera joan zen, bere izenean kontu bat ireki zuen eta andre haren kargura txekea kobratzen saiatu zen, baina une horretan baliogabetu egin zen txekea, eta ezin izan zuen kobratu eta alde egin zuen.

ZUZENBIDE OINARRIAK

Lehenengoa.– Deklaratutako egintzak bidegabeko jabetze falta bat dira, ZKeko 623.4 artikuluan zehaztutakoa, non kastigatu egiten baitira ebasketa egiten dutenak, bidegabe hartutakoaren balioa 400etik gorakoa ez bada, eta eramaile-txeke hura 90 eurokoa zen.

Judizioan egindako deklarazioen, poliziaren atestatuaren eta hor jasotako argazki-erreportajearen bitartez, judizioan berme guztiekin egindako frogaren azterketa zehatz eta arrazionala egin ostean, egiaztatu egin da goiko paragrafo horretakoa.

Saltzaileak adierazi zuen: magrebtar jatorriko pertsona bat atenditu zuela, gero konturatu egin zela txekeetariko bat falta zitzaiola eta hura baliogabetu egin zuela; eta bere izenean irekitako kontu ireki berrian sartzeko, salatuak txeke hura kobratu nahi zuen bulegotik dei bat jaso zuela; ildo horretakoa da lekuko-deklarazioa.

Guzti horri salatuaren deklarazioa erantsi behar zaio, izan ere, aitortu egin baitzuen berea ez zen txeke bat hartu eta kobratzen saiatu zela.

Beraz, ZKeko 623.4 artikuluan bidegabeko jabetze legez zehaztutako falta beten egiletzat jotzea bidezkoa da.

Bigarrena.– ZKeko 638. artikuluan aurreikusitako ahalmenarekin bat etorriaz, eta ebatsitakoaren balioa eta jazoeren izari txikian kontuan izanik, bidezko da 30 eguneko isun bat ezartzea akusatuari, eta hori zehazteko aipatu lege-testuko 50. artikuluan xedatutakoa izan behar da kontuan, non, irizpide nagusi legez, errudunaren egoera ekonomikoa seinalatzen baita, hain justu ere bere ondaretik, sarreretatik, obligazioetatik eta karga familiarretatik eta gainontzeko inguruabar pertsonaletatik ondorioztatutakoa.

Goiko hori ikusita, eta salatuak baliabide ekonomiko aski ez duela adierazi duenez gero, kuota bost eurotan finkatu behar da, honako hau ohartaraziaz: ZKeko 53. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriaz, ezarritako isuna ordaintzen ez bada, zehazki, bi eguneko kuotengatik egun batez askatasunez gabetzeko erantzukizun pertsonal subsidiarioari egin beharko diola aurre.

Hirugarrena.– Erantzukizun zibilari dagokionez, ez da egoki erabakirik hartzea, salatzaileak ez zuen izan inolako kalte ekonomikorik, eta aipatu kontzeptuarengatik ez zuen egin erreklamaziorik.

Laugarrena.– PKLeko 240. artikuluan eta ZKeko 123. artikuluan xedatutakoa aplikatuaz, prozesuko kostuei dagokienez, akusatua aipatu faltaren egilea dela-eta egoki da berari ezartzea.

Aipatu aginduak eta oro har aplikatu daitezkeen gainontzekoak ikusita, honakoa da

EPAITZA

Bidegabeko jabetze falta baten egilez denez, eguneko bost euroko kuotarekin hogeita hamar eguneko isuna pagatzera kondenatzen dut Khalil El Kaladi Kalim, eta, halaber, auzialdi honetan sortutako prozesu-kostuak pagatzera ere.

Dagozkion autoei batzeko, eman bedi epai honen ziurtagiria, eta parteei jakinarazi bekie eze, epai ez dela irmoa, eta PZLeko 976. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela, epaitegi honetan, bost eguneko epearen barruan, zeina Donostiako Probintzia Auzitegiak ebatziko baitu.

Ohartarazi bedi: ezarritako isuna ordaintzen ez bada, ZKeko 53. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriaz, isuneko bi kuotarenagatik egun batez askatasunez gabetzeko erantzukizun pertsonal subsidiarioa ezarriko dela.

Eta nire epaia hori denez, erabaki, agindu eta sinatu egiten dut.

Argitalpena: egun honetan, entzunaldi publikoa sinatzen duen epaileak irakurri eta argitaratu du goiko epai hori. Fede ematen dut.

Epaia jasota geratzeko, Khalil El Kaladi Kadim-i jakinarazteko —non dagoen ez dakigunez gero— eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko egin dut ediktu hau, Tolosan (Gipuzkoa), bi mila eta zazpiko urtarrilaren hamabostean.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala