Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2007ko otsailaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Tolosako Instrukzioko 3 Zenbakiko Epaitegia
918

EDIKTUA, 10/05 falta-judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Joaquín Albizu Morentinek, Tolosako Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegiko idazkia naizenak,

FEDE ETA TESTIGANTZA EMATEN DUT:

10/05 falta-judizioan epaia eman da eta honakoak dira bere idazpuru eta epaitza:

EPAIA

Tolosan (Gipuzkoa), bi mila eta bosteko uztailaren hogeian.

Justo Criado Casadok, Tolosako eta bere barrutiko Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegiko epaile titularrak, ikusiak ditu lesio falta bat dela-eta Alberto de Almeida Santosen aurka bideratutako autoak.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Lesio falta bat izan zitezkeen jazoerak jasotzen zituen salaketa baten, zehazki, Fernando Urbino Da Silva Pestañak Besaingo ertzain-etxea aurkeztutakoaren ondorioz hasi zen prozedura hau.

Bigarrena.– Parteei ahozko judiziorako dei egin zitzaien, eta data honetan egin zen, jasotako aktan zehatutako emaitzarekin, Ministerio Fiskal bertan zelarik, eta salatzailea eta salatua azaldu barik.

Hirugarrena.– Txostena egiteko izapidean, frogak falta zirela-eta Ministerio Fiskalak Alberto de Almeida Santosen absoluzioa eskatu zuen.

FROGATUTAKO EGITATEAK

2005eko uztailaren 16an, ustezko lesio falta bat zela-eta Urbino Da Silva Pestañak Alberto de Almeida Santosen kontrako salaketa bat formulatu zuen.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– EKeko 24.2 artikuluan oinarriturik Konstituzio Auzitegiak behin eta berriro nabarmendu du falta judizioan printzipio akusatzaileak (besteak beste, 84/1985, 6/1987, 15/1987, 202/1988 eta 100/1992 epaiak) zera ezartzen du: organo jurisdikzionalaz kanpoko parte batek formula behar du akusazioa, eta, parteetariko baten ere ez badu formulatzen akusaziorik, organo horrek ezin du ebatzi planteatutako arazoaren gainekorik.

Kasu honetan, nahiz eta Fernando Urbino Da Silva Pestañak Alberto de Almeida Santosen aurkako salaketa formulatu zuen, ez lehenengo horrek ez Ministerio Fiskalak ez dute formulatu akusaziorik.

Beraz, gorago zehaztutako printzipioa aplikatuta, bidezko da salatua absolbitzea.

Bigarrena.– PZLeko 240.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz, eta salatuak absolbituak izan direnez gero, prozesuaren kostuak ofiziozkoak deklaratzen ditut.

Aipatu aginduak eta oro har aplikatu daitezkeen gainontzekoak ikusita, honakoa da

EPAITZA

Akusaziorik egin gabe falta/k zirela-eta salatu izan zen Alberto de Almeida Santos absolbitu egiten dut.

Auzialdi honetan sortutako prozesu-kostuak ofiziozkoak deklarazten ditut.

Dagozkion autoei batzeko, eman bedi epai honen ziurtagiria, eta parteei jakinarazi bekie eze, epai ez dela irmoa, eta PKLeko 976. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz apelazio-errekurtsoa aurkez daitekeela, epaitegi honetan, bost eguneko epearen barruan, zeina Donostiako Probintzia Auzitegiak ebatziko baitu.

Prozedura Kriminalaren Legeko 790.2 artikuluan ezarritako moduari jarraituz egin beharko da errekurtsoaren idazkia.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, 2005eko uztailaren 20an, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik Tolosan (Gipuzkoa), epaia eman zuen epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari naizenez, horren guztiaren fede ematen dut.

Epaia jasota geratzeko, Alberto de Almeida Santosi jakinarazteko —non dagoen ez dakigunez gero— eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko egin dut ediktu hau, Tolosan (Gipuzkoa), bi mila eta zazpiko urtarrilaren hamabostean.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala