Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2007ko otsailaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Irungo Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
916

EDIKTUA, zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 312/05 prozeduraren ondoriozkoa.

Irungo Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia (Gipuzkoa).

Judizioa: 312/05 prozedura arrunta.

Alderdi demandatzailea: Banco Santander Central Hispano S.A.

Alderdi demandatua: Maria Aranzazu Bengoetxea Izeta.

Gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.

Judizio horretan alderdi demandatuari zedula entregatzea erabaki da. Zedula horren testuak honela dio hitzez hitz:

Irungo Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegia (Gipuzkoa).

Iparralde, 9 - PK: 20300

Telefonoa: 943 02 01 41.

Faxa: 943 02 01 48.

IZO: 20.06.2-05/001871.

312/05-N prozedura arrunta.

Gaia: diru-zenbatekoa erreklamatzea.

Demandatzailea: Banco Santander Central Hispano S.A.

Prokuradorea: Ana Maria Lamsfus Mindeguia.

Demandatua: Maria Aranzazu Bengoetxea Izeta.

Prokuradorea:

Eginbidea.– Irunen (Gipuzkoa), 2005eko irailaren 13an.

Banco Santander Central Hispano, S.A.ren izenean Lamsfus prokuradoreak, 2005eko uztailaren 20an, Dekanotzan, 1etik 9ra zenbaturiko dokumentuekin batera (euren kopia eta guzti), judizio arrunteko demanda aurkeztu duela jasoarazteko ematen dut idazki hau, nik, idazkari judiziala naizenak. 312/05 zenbakiarekin erregistratu da demanda.

Ondokoa jakinarazten dut. Fede ematen dut.

AUTOA

Epailea: Gerardo Antonio Gamarra de Baya.

Lekua: Irun (Gipuzkoa).

Eguna: bi mila eta bosteko irailaren hamahirua.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– Lamsfus prokuradore jaunak, izenean eta ordez, judizio arrunteko demanda aurkeztu du eta halaxe frogatzen du eransten duen ahalordean. Demandatua Maria Aranzazu Bengoetxea Izeta, bizilekua Irunen duena (Gipuzkoa) (Santurtzi). Demanda horretan kopuru bat erreklamatzearen gaineko epaia emateko eskatzen da.

Bigarrena.– Auzi-jartzaileak adierazten duenez, demandaren zenbatekoa 42.490,62 eurokoa da.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Aurreko demanda aztertu da, eta aurkeztutako xehetasunak eta agiriak kontuan hartuta, uste da alderdi demandatzaileak betetzen dituela Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 6., 7., 23. eta 31. artikuluen arabera (PZLb) judiziora agertzeko bete beharreko prozesuko postulazio-, ordezkaritza- eta gaitasun-baldintzak.

Bigarrena.– Demandan adierazitako uziak ikusi dira, eta epaitegi honek badu jurisdikziorik eta eskumen objektiborik uzi horietaz arduratzeko, betiere aipatu prozesu-legearen 36. eta 45. artikuluekin bat etorriz.

Lurralde eskumenari dagokionez, epaitegi honek eskumena du, PZLb-ren 50. artikuluan xedatzen denez.

Eta judizio motari dagokionez, PZLb-ko 253.2. artikuluan agindutakoa beteaz, auzi-jartzaileak demandan 42.490,62 euroko zenbatekoa zehaztu du, eta, hortaz, 249.2. artikuluan xedatzen denez, judizio arruntaren izapideez gauzatu behar da prozesua.

Hirugarrena.– Esandakoaren arabera, bidezkoa da demanda izapideak egiteko onartzea, eta, PZLb-ko 404. artikuluan agintzen denez, demanda, bere kopia eta erantsitako agiriak alderdi demandatuari entregatzea. Eta, bestalde, bidezkoa da alderdi demandatua epatzea, bai eta alderdi horri legezko ohartarazpenak egitea ere, hain zuzen ere, delako epatzea egin eta hurrengo egunetik harako hogei eguneko epearen barruan erantzun dezan.

XEDAPENAK

1.– Lamsfus prokuradoreak, Banco Santander Central Hispano, S.A.ren izenean eta ordez, Maria Aranzazu Bengoetxea Izetaren aurka zenbateko bat erreklamatzeko aurkeztutako demanda izapidetzeko onartu da. Prozedura hori judizio arrunteko arauen arabera bideratuko da.

2.– Demandaren kopia bat eta berari erantsitako dokumentuen kopia bat entregatuaz, bidali bekie demandatuei demanda; eta epatu bitez zedula bat entregatuaz, hogei egun balioduneko epearen barruan erantzun diezaioten, epatu eta hurrengo egunetik hara zenbatuaz epe hori.

Jakinaraz bekie alderdi demandatuei epearen barruan agertzen ez badira, auzi-iheslari deklaratuko direla (PZLb 496.1 artikulua). Halaber, jakinaraz bekie prokuradore baten bitartez eta abokatu batek lagunduta azaldu behar dutela judizioan (PZLb, 23. eta 31. artikuluak).

3.– Alderdi demandatzaileak adierazitako helbidean egin bedi epaketa. Epatzea aiPatu helbidean egiteko, erabil bedi Irungo Epaitegietako Laguntza Zerbitzua.

Inpugnatzeko modua: epaitegi honetan berraztertze-errekurtsoa jarriz. Hala ere, inpugnatu arren, erabakitakoa bete egingo da. Errekurtsoa idatziz aurkeztu beharko da, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik harako bost egun balioduneko epean; errekurtsogilearen ustez zein arau-hauste egin den adierazi beharko da. Eskakizun horiek bete ezean, errekurtsoa ez da onartuko (PZLb, 451. eta 452. artikuluak).

Epaileak ebatzi eta sinatu du. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura. Idazkariaren sinadura.

Maria Aranzazu Bengoetxea Izeta alde demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriaz, epaileak, 2006ko azaroaren 14ko Probidentziaren bitartez, epaitegiko iragarki-oholean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu hau argitaratzea ebatzi du, zitazio-eginbidea gauzatzeko, hain justu ere.

Irun (Gipuzkoa), 2006ko azaroaren 14a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala