Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2007ko otsailaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Gernika-Lumoko Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
915

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortziorako 345/06 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Gernika-Lumoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian adostasunik gabeko dibortziorako bideratutako 345/06 prozeduran epaia eman da. Prozedura hori Rosa Maria Fano Ciarretak eskatuta hasi da, Jesus Maria Lopez Llanosen aurka. Honako hauek dira epai horren idazpurua eta epaitza:

3/07 EPAIA

Epaia ematen duen epailea: Ignacio de la Mata Barranco.

Lekua: Gernika-Lumo (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta zazpiko urtarrilaren hamarra.

Alderdi demandatzailea: Rosa Maria Fano Ciarreta.

Abokatua: Javier Ansotegi Gezuraga.

Prokuradorea: Miren Itxaso Esesumaga Arrola.

Alderdi demandatua: Jesus Maria Lopez Llanos.

Abokatua:

Prokuradorea:

Judizioko gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.

EPAITZA

Rosa Maria Fano Ciarretaren izenean eta ordez Esesumaga prokuradoreak aurkeztutako demanda zati baten onartzen dudanez gero, 1980ko ekainaren 14an Jesus Maria Lopez Llanosek eta Rosa Maria Fano Ciarretak egindako ezkontza desegintzat jotzen dut.

Halaber, deklarazio horrekin doazen behin betiko neurri hauek erabakitzen ditut:

1.– Igor, adingabekoaren zaintza eta babesa amak izango du.

2.– Komunikazio-, egote- eta bisita-eskubide kontzeptua dela-eta, gutxienik hileko azken asteburua finkatzen da, larunbatetan goizeko 10etatik arratsaldeko 4ak arte, eta igandeetan goizeko 12etatik arratsaldeko 7ak arte; betiere, eskolako eta eskolaz kanpoko jarduerak errespetatuaz, eta adingabekoaren erabaki eta desioei kasu eginez —kontuan izan behar baita 1990eko maiatzaren 7an jaio zela.

3.– Seme adingabekoaren aldeko elikagai-pentsioa dela-eta Lopez Llanos jaunak hilero ehun (100) euro ordaindu beharko dizkio amari, urteko hamabi hilabetez, hile bakoitzeko lehen bost egunen barruan; kuota hori kontsumoko prezioen indizearen arabera eguneratu egin daiteke; guzti ere, umea ekonomikoki burujabe izan arte edo inguruabarrak errotik aldatu arte.

Eta adingabekoaren aparteko gastuen % 50 ere ordaindu beharko du.

Ez da hartzen prozesuko kostuen gaineko erabakirik.

Eta Jesus Maria Lopez Llanos demandatuei behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan ematen eta sinatzen dut hau, Gernika-Lumon (Bizkaia), bi mila eta zazpiko urtarrilaren hamaikan.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala