Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2007ko otsailaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 7 Zenbakiko Epaitegia
914

EDIKTUA, 166/06 zenbakiko prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Zenbateko bat erreklamatzea dela-eta, Centro Kursaal-Kursaal Elkargunea, S.A.k hala eskaturik, Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegian Serymer Gestión Cultural, S.L.ren aurka bideratutako 166/06 prozedura arruntean epaia eman da, zeinaren idazpurua eta epaitza ondokoak baitira hitzez hitz:

226/06 EPAIA

Donostia-San Sebastián, bi mila eta seiko azaroaren hamahiruan.

Nik, Beatriz Hilinguer Cuellarek, Donostia-San Sebastiángo Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegiko epaile magistratuak, ikusi ditut zenbateko bat erreklamatzearen gaineko 166/06 hitzezko judizioaren autoak. Auto horiek Centro Kursaal-Kursaal Elkargunea, S.A.ren eskariz bideratu dira, Amalia López Rúa prokuradoreak ordezkatuta eta Gonzalo Sayés Alzua letratuak defendatuta, auzi-iheslari deklaratutako Serymer Gestión Cultural, S.L.ren aurka. Eta Konstituzioak ematen dizkidan ahalmenez baliatuz eta erregearen izenean, epai hau ematen dut

EPAITZA

Serymer Gestión Cultural, S.L.ren aurka, Centro Kursaal-Kursaal Elkargunea, S.A.ren izenean eta ordez López Rúa prokuradoreak aurkeztutako demanda osorik onartzen dudanez gero, auzi-jartzaileari 18.315,94 euro pagatzera kondenatzen dut demanda, eta bai 2004ko martxoaren 12tik hara kopuru horrek sortutako legezko interesa, ebazpen honen datatik hara bi puntutan gehitua, pagatzera ere. Sortutako kostuak demandatuari ezartzen dizkiot.

Serymer Gestión Cultural, S.L. demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut idazki hau, Donostia-San Sebastiánen, bi mila eta zazpiko urtarrilaren hamaseian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala