Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2007ko otsailaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 12 Zenbakiko Epaitegia
913

EDIKTUA, 491/06 zenbakiko prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 12 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: desahuziorako hitzezko judizioa. 491/06.

Demandatzailea: Agustin Andicoechea Echeandia.

Abokatua: Maria Eugenia Diez Gonzalez.

Prokuradorea: Matilde Viejo Casans.

Demandatua: Carlos Sires Iregui.

Gaia: Ordainketak ez egiteagatiko desahuzioa.

Judizio horretan, 2006ko abenduaren 11n epaia eman zen eta honakoa da bere epaitza:

EPAITZA

1.– Baietsi egin dut Viejo prokuradoreak Agustin Andicoechea Echeandiaren izenean eta ordez aurkeztu duen demanda, auzi-ihesian den Carlos Sires Ireguire aurkakoa. Hori dela eta, ebazpen honen aurrekarietan adierazitako finkaren errentamendu-kontratua suntsitutzat deklaratzen dut. Beraz, demandatua etxea uztera kondenatzen dut eta ohartarazten diot etxetik botako dela baldin eta legez jarritako epean etxea uzten ez badu.

Halaber, demandatzaileri 3.887,60 euro pagatzera kondenatzen dut demandatua, auto hauetako bista burutu zenean zorrean zituen zenbatekoen ordain gisa.

2.– Prozedura honetan sortutako kostuak alderdi demandatuak ordaindu beharko ditu.

Carlos Sires Iregui demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibileko 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak, Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Bilbao (Bizkaia), 2007ko urtarrilaren 11.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala