Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2007ko otsailaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 3 Zenbakiko Epaitegia
912

EDIKTUA, 111/06 zenbakiko prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: 111/06 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Derioko Bestorrene 6 JE.

Abokatua: Erasmo Imbert Astier.

Prokuradorea: Belen Maria Campano Muro.

Demandatua: Ia Unanue Villegasen eta Arkaitz Unanue Villegasen jaraunspen jasogabea.

Gaia: N01 judizio arrunta.

Judizio horretan, 2006-10-04an epaia eman zen eta honakoa da bere epaitza:

Ia Unanue Villegasen jaraunsle ezezagunen eta jaraunspen jasogabearen aurka, Derioko Bestorrene kaleko 6. zenbakiko etxeko Jabekideen Elkargoaren izenean eta ordez Campano Muro epaitegietako prokuradoreak aurkeztutako demanda onartu egiten da; eta ondorioz, auzi-jartzaileari mila eta hirurogei (1.060) euro pagatzera kondenatzen dut demandatua; kopuru horretako 710 eurori legezko interesak, zehazki, demanda aurkeztu zenetik (2006-01-25) harakoak gehitu beharko zaizkio; dena den, PZLeko 576. artikuluan xedatutakoa errespetatu beharko da.

Auzialdi honetan sortutako kostuak zaizkio ezartzen inori.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei. Bete bedi Botere Judizialari buruzko Lege Organikoaren 248.4 artikuluan ezarritakoa ebazpen hau jakinarazita. Apelazio-errekurtsoa aurkez daiteke ebazpen honen aurka bost eguneko epean, Probintzia Auzitegian.

Arkaitz Unanue Villegas demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak, Bizkaiko Probintzia Auzitegian.

Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan bost egun balioduneko epean, ediktu hau argitaratu eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honakoak adieraziko dira: apelatutako ebazpena, errekurritzeko nahia eta zein erabaki inpugnatzen diren (PZLb, 457.2 artikulua).

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako idazkaritzan dago, interesdunaren eskura.

Bilbao (Bizkaia), 2007ko urtarrilaren 12a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala