Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2007ko otsailaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Balmasedako Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
911

EDIKTUA, 341/06 prozeduraren ondoriozkoa.

PROBIDENTZIA

Epaia ematen duen epailea: Urko Giménez Ortiz de Zarate.

Lekua: Balmaseda (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta seiko azaroaren hamalau.

Ignacio Echebarria Otañes prokuradoreak idazki hau, horri dagozkion agiriak eta ahalordea eta kopia aurkeztu ditu. Horiek jasota, izapideak egiteko onartu da, eta segidako traktuari berriro ekiteko jabari-espediente bati ekingo zaio. Prokuradorea alderditzat hartuko da Francisco Javier Lopez Quintana eta Luis Maria Lopez Quintanaren izenean eta ordez; hurrengo jakinarazpenak eta eginbideak horri egingo zaizkio, aurkeztu duen ahalordearen indarrez. Autoetan testigantza jaso ondoren, itzuli egingo zaio.

Aurkeztutako idazkia bidal bekio Ministerio Fiskalari, agiri eta idazkiaren kopiak entregatuaz, eta epatu birez: exhortoen bidez Jose Antonio Robledo Martinez, Maria Elvira Robledo Martinez, Francisco eta Ana Maria Robledo Martinez eta Julian Robledo Martinez, eta EHAAn argitaratutako ediktu bidez Luis Maria Robledo Martinez, hain justu ere epaitegi honek egindako errekerimenduari erantzuteko idazkian jasotako erregistroko finka guztiei dagokienez. Halaber, EHAAn argitaratutako ediktu bidez epatu bitez Maria Aduriz Perez, Marcelino Jacinto eta Joaquin Aduriz Garcia, Jesus Castor Aduriz, erregistroko azken titularrak direnak.

Bestalde, etxearen mugakide gisa dei egin bekie Artzentasleko Udalari eta Bizkaiko Foru Aldundiari. Bigarrenaren jabe mugakide gisa, Miguel de Llano lehen jabetza zatia, Jose Martinez eta Justo Gonzalez.

Jabe mugakide legez bigarren jabetza zatiari dagokionez: Artzentaleseko Udala, Miguel Renovales, Jose Maria Rebollar eta Domingo Palacios.

Seigarren jabetza zatiari dagokionez, jabe mugakideak, Artzentaleseko Udala eta Felipe de Rebollar.

Hamaikagarren jabetza zatiari dagokionez, Jose Martinez eta Manuel Renobales.

Hamabigarren jabetza zatiari dagokionez; Miguel Renobales, Felipe de Rebollar eta Justo Gonzalez.

Hamalaugarren jabetza zatiari dagokionez, jabe mugakideak, Jose Maria Machinen jaraunsleak, José Fernandez, Justo Gonzalez eta Jose Maria Rebollar.

Artzentaleseko 523. erregistro-finkari dagokionez jabe mugakideak, Artzentaleseko Udala, Bizkaiko Foru Aldundia, Pedro Llano, Juan Martinezen jaraunsleak eta Aduriz jauna, hain justu ere hamar eguneko epearen barruan egoki deritzotena alegatuaz espedientean agertu ahal daitezen; epaitegiko iragarki-oholean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktuen bidez dei eginez bizileku ezezaguna dutenei.

Dei egin eskatutako inskripzioak kalterik egin diezaiekeen pertsonei —ez baitakigu nortzuk diren—, Udalaren iragarki-oholean eta epaitegikoan eta Aldizkari Ofizialean ediktuak argitaratuz. Horrela, hamar eguneko epean, espedientean agertu ahal izango dute, aipatu diren ondorioetarako.

Ediktuak egin bitez.

Inpugnatzeko modua: epaitegi honetan berraztertze-errekurtsoa jarriz. Hala ere, inpugnatu arren, erabakitakoa bete egingo da. Errekurtsoa idatziz aurkeztu beharko da, jakinarazpena egin eta hurrengo bost egun balioduneko epean, eta errekurtsogilearen iritziz izandako arau-haustea zehaztu beharko da. Eskakizun horiek betetzen ez badira, ez da errekurtsoa onartuko (PZLb-ko 451. eta 452. artikuluak).

Epaileak ebatzi eta sinatu du. Fede ematen dut.

EPAILEAREN SINADURA. IDAZKARIAREN SINADURA.


Azterketa dokumentala