Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2007ko otsailaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Euskal Herriko Unibertsitatea
910

EBAZPENA, 2007ko urtarrilaren 10ekoa, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordearena. Beronen bidez, atzerriko enpresetan praktikak egiteko Elkano mugikortasun bekak (2006-2007 ikasturtea) ematen dira.

UPV/EHUko errektorearen 2006ko uztailaren 20ko Ebazpenaren bidez (2006ko abuztuaren 21eko EHAA, 158. zk.) eskuordetutako eginkizunak egikarituz, eta UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordearen 2006ko uztailaren 13ko Ebazpenaren bidez (EHAA, 154. zk., 2006ko abuztuaren 14koa) arauturiko atzerriko enpresetan praktikak egiteko mugikortasun beken Elkano programaren baitan (2006-2007 ikasturtea), prestakuntza eta hautaketa aldia bukatu ondoren, Elkano programako Hautaketa Batzordearen proposamena kontuan izanda eta aipatutako deialdiko 12. oinarrian ezarritakoari jarraiki, honakoa

EBATZI DUT:

2006-2007 ikasturteko Elkano mugikortasun beken adjudikaziodunen behin betiko zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, jende orok jakin dezan:

Abizenak eta Izena Herrialdea Zenbatekoa (eurotan)

Alkorta Elezgaray, Oihane Italia / Portugal 9.600

Arrasate Inza, Andoni Luoyang (Txina) 9.600

Arrasate Inza, Jokin Luoyang (Txina) 9.600

Cuende Paredes, Usoa Manila (Filipinak) 9.600

Fernández Rodríguez, Xabier Paris (Frantzia) 9.600

Goddi Mendizábal, Samira Manila (Filipinak) 9.600

Goyenechea Lizarza, Begoña West Virginia (AEB) 9.600

Lacunza Arzuaga, Jon Berlin (Alemania) 9.600

Lekube Gazagaetxeberria, Blanca M.ª West Virginia (AEB) 9.600

León Guereño, Amalur Valparaiso (Txile) 9.600

Martín Echeveste, Jon Bangalore (India) 9.600

Moreno Diez, Manuel Herbehereak / Latinoamerika 9.600

Osa Garate, Janire Paris (Frantzia) 9.600

Ponte Zumalacarregui, Francisco de Borja Bidarte (Frantzia) 9.600

Puente García, Gorka Edinburgo (Erresuma Batua) 9.600

Villoch Borruel, Iñigo Korea / Japonia 8.000

Hurrengo eskabideak deialditik kanpo geratzen dira, 4. oinarria ez dutelako betetzen:

– Ezquerro Saenz, M.ª Teresa.

– Gandastegui Agorreta, Alvaro.

Bekadunari bekaren zenbatekoa bi zatitan ordainduko zaio zuzenean:

a) Bekaren lehenengo zatia zenbateko osoaren % 40 izango da eta bekadunak bekaren onarpena sinatu eta helarazi ondoren, eta dagokion herrialdera joan aurretik ordainduko zaio.

b) Bigarren zatia bekaren % 60 izango da, eta praktiketako bosgarren hilabetearen lehenengo astean ordainduko zaio, baldin eta betekizunak betetzen ari bada.

Adjudikaziodunek agindutako lanak ezarritako epeetan aurkeztu, eta bereziki, beka amaitutakoan azalpen memoria eman behar dute.

Aipatutako deialdiaren 26. oinarrian ezarritakoari jarraiki, ebazpen honek administrazio-bideari amaiera ematen dio; beronen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute interesatuek ebazpena eman duen organoan, Gipuzkoako Campuseko Errektoreordetzaren iragarki-oholean eta Interneteko http://www.sc.ehu.es/elkano helbidean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita hilabeteko epean. Aurrekoa gorabehera, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da. Horretarako, bi hilabeteko epea egongo da, ebazpena adierazitako lekuetan argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita. Berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu bada, ezin izango da administrazioarekiko auzi-errekurtsorik aurkeztu, lehenengoa beren-beregi edo ustez erabaki arte.

Donostia-San Sebastián, 2007ko urtarrilaren 10a.

UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.


Azterketa dokumentala