Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2007ko otsailaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Garraio eta Herri Lan Saila
909

EBAZPENA, 2007ko urtarrilaren 25ekoa, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariarena, Lekeitioko portuan (Bizkaian) profesional ez diren aisia-ontzien titularrei amarralekuak erabiltzeko aldi baterako baimenak emateko dei publikoa egiteko dena.

Lekeitioko portuan (Bizkaian) kirol-ontziak amarratzeko instalazioak dauzkate, pantalan flotatzaileak eta buiak, baina horiek okupatu ahal izateko, lehenengo, eskumena duen portu-administrazioak kasuan kasuko baimena eman behar du.

Amarralekuak erabiltzeko aldi baterako baimenak emateko prozedura Garraio eta Herri Lan sailburuaren 2004ko apirilaren 20ko Agindu bidez arautu zen (2004ko maiatzaren 28ko EHAA, 100. zenbakia); eta agindu horren 3. artikuluak ezartzen duenez, amarralekuak eskatzeko epea noiz irekiko den, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariaren ebazpen bidez iragarriko da.

Beraz, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariak, Garraio eta Herri Lan Sailaren egitura organikoa eta egitekoak finkatzen dituen urtarrilaren 15eko 20/2002 Dekretuak emandako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DU:

1.– Lekeitioko portuan dauden amarralekuak aldi baterako erabiltzeko baimena esleitzeko deia egitea. Baimenak 3 urterako emango dira, eta epe hori noiztik aurrera hasi behar den, kasuan kasuko baimenean jarriko du.

2.– Deialdi honen bidez Lekeitioko portuko 282 amarraleku eskaintzen dira:

– 36 amarraleku, pantalanean, gehienez ere 6 m-ko luzera duten ontzientzat.

– 196 amarraleku, portu barruko buian, eta horietatik:

• 144 amarraleku gehienez ere 6,50 m-ko luzera duten ontzientzat izango dira.

• 44 amarraleku, 6,5 eta 8 m arteko luzera duten ontzientzat.

• 6 amarraleku, 8 eta 9,5 m arteko luzera duten ontzientzat.

• 2 amarraleku, 9,50 eta 13 m arteko luzera duten ontzientzat.

– 50 amarraleku portuaren kanpoaldeko buian, hainbat neurri eta sakoneratako ontzientzako modukoak.

Portuaren kanpoaldeko buiako amarralekuak urte-sasoi jakinekoak izango dira, eta zehazki maiatzetik irailera bitartean erabili ahal izango dira soilik. Gainontzeko amarralekuak urte osoan erabili ahal izango dira.

Amarraleku horietaz aparte, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariak beste bost amarraleku gordeko ditu barruko buian:

– 2 amarraleku, gehienez ere 6,50 m-ko luzera duten ontzientzat.

– amarraleku bat, 6,5 eta 8 m arteko luzera duten ontzientzat.

– amarraleku bat, 8 eta 9,5 m arteko luzera duten ontzientzat.

– amarraleku bat, 9,50 eta 13 m arteko luzera duten ontzientzat.

Bost amarraleku horiekin, eskatzaileen ontzien zabaleraren arabera behar diren egokitzapenak egingo dira. Egokitzapenak egin ondoren amarralekurik geratzen bada, deialdi honetan hurrena datozen eskatzaileei esleituko zaie.

3.– Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta 15 egun naturalean amaituko da, eguerdiko 12:00etan.

4.– Eskabideak aurkezteko lekua.

Eskabideak Bizkaiko Portuen Lurralde Zerbitzuan (Kale Nagusia 85, 8.a, 48011 Bilbao) edo Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzaren bulegoetan (Donostia kalea, 1, Lakua I, - 7.a 01010 Vitoria-Gasteiz) aurkeztu ahal izango dira, horrek ezertan galarazi gabe Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritakoa.

5.– Aurkeztu beharreko eskabide-orriak eta agiriak.

Eskabidea egiteko eredua, Bizkaiko Portuen Lurralde Zerbitzuan (Kale Nagusia 85, 8.a, 48011 Bilbao) edo Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzaren bulegoetan (Donostia kalea, 1, Lakua I, - 7.a 01010 Vitoria-Gasteiz) jaso ahal izango da, edo nahi izanez gero, Eusko Jaurlaritzaren www.euskadi.net interneteko webgunetik ere atera daiteke, Garraio eta Herri Lan Sailaren atalera jota.

Eskabidearekin batera Garraio eta Herri lan sailburuaren 2004ko apirilaren 20ko Aginduaren 4.2 artikuluan ezarritako agiriak aurkeztu beharko dira, 1. idatz-zatikoa izan ezik. 2004ko apirilaren 20ko Aginduak Euskal Autonomia Erkidegoaren portuetan eta portu-instalazioetan profesional ez diren aisia-ontzien titularrei amarralekuak erabiltzeko aldi baterako baimenak emateko prozedura arautzen du.

6.– Baimenak esleitzeko ere, Garraio eta Herri Lan sailburuaren 2004ko apirilaren 20ko Agindu horretan ezarritako prozedurari jarraituko zaio.

Eskatzaileek gogoan izan behar dute, Agindu horren 9.3 artikuluaren arabera, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean Portu Administrazioarekin zorrak dituzten eskatzaileei ez zaiela amarralekua erabiltzeko baimenik emango.

7.– Deialdi honetan parte-hartzaile asko izatea espero denez, prozedurari amaiera ematen dioten ebazpenak kenduta, gainontzeko jakinarazpenak Bizkaiko Portuen Lurralde Zerbitzuko iragarki-oholean jarrita egingo dira; bereziki aipatu beharrekoak dira: osatu beharreko agirien zerrenda eta agiri horiek aurkezteko 10 egun balioduneko epea emateko iragarkia (beharrezkoa bada behintzat), onartutakoen zerrenda, zozketa publikoa egiteko eguna, eta deialdian zehar gerta litekeen beste edozein gorabehera.

8.– Eskatzaileek ematen duten informazio guztia fitxategi batean gordeko da, eta Lekeitioko portuko amarralekuak aldi baterako emateko baimenen kudeaketarako soilik erabiliko da. Fitxategi horren erabilera eta jarduera, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren aurreikuspenetara egokituko da.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko urtarrilaren 25a.

Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria,

JOSEBA ANDONI IDOIAGA URIBE.


Azterketa dokumentala