Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2007ko otsailaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
906

EBAZPENA, 2007ko urtarrilaren 11koa, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Bizkaiko Lurralde Bulegoko buruarena, beherago zehaztutako airetiko linea elektrikoak eragiten dien finkak okupatu aurretiko aktetarako deialdia egiten duena. Linea 132 kVkoa da, zirkuitu bikoitzekoa, Ortuella-Abanto lineatik Petronorrera doan adarra da, Abanto-Zierbenako udalerrian.

Erref.: L-6.163 –ASS/SM.

Esp.: 48/AT-D-2005/2.

Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Energia eta Meategien Zuzendariaren 2006ko abuztuaren 28ko Ebazpenaren bidez instalazio elektriko hori herritarrentzat onuragarria dela deklaratu zen.

Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legeko 54. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriaz, herritarrentzat onuragarria dela deklaratzeak honako hauek dakartza: eraginpeko eskubideak eskuratu edo ondasunak okupatu beharra, eta Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legeren 52. artikuluaren ondorioei doakienez ondasun eta eskubideok presaz okupatu beharra.

Ondorioz, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legeko 52. artikuluan xedatutakoa betetzearren, Bizkaiko Lurralde Bulegoko buruak honako hau erabaki du: erantsitako zerrendan jasotako eskubide eta ondasunen jabe eta titularrei dei egitea, adierazitako egun eta orduan Abanto-Zierbenako udaletxera agertu eta bertan eraginpeko ondasun eta eskubideak okupatu aurreko aktak, eta, hala badagokio, behin betiko okupazioaren akta egiteko.

Eragina jasango duten ondasunetan edozein eratako eskubideak edo interesak dituzten pertsona titularrak, eta horretan bestelako interesik duten gainerako pertsona guztiak ere joan daitezke bilerara, bai zuzenean, eurak joanda, bai zeharka, euren ordez dagokion baimenarekin besteren bat bidalita; era batera zein bestera, titulartasuna egiaztatzeko agiriak eraman beharko dituzte, baita kontribuzioko azken ordainagiria ere. Hala nahi izanez gero, peritu edo notario batek lagunduta ere joan daitezke.

Erantsitako zerrendan zehaztutako leku, egun eta orduan jasoko dira aktak, zedula-zitazio bat bidaliaz jakinaraziko zaizkio titular bakoitzari lekua, eguna eta ordua, eta era berean jokatuko da Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legeko 52. artikuluan ezarritako argitarapenei dagokienez.

Era berean, argitaratutako zerrenda horretan agian agertzen ez direla-eta, eskubide erreal zein interes ekonomikoen titularrek eta horretan bestelako interesik duten gainerako pertsonek, egoki iritzitako alegazio guztiak aurkeztu ahal izango dituzte, eragina jasango duten ondasun eta eskubideen zerrenda horretan egon litezkeen okerrak zuzentzearren, horretarako bakarrik. Alegazio horiek idatziz aurkeztu beharko dira Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Bizkaiko Lurralde Bulegoan (Concha kalea 23, 1.a - 48010 Bilbao), eta hori egiteko epea ondasunak okupatu aurreko aktak egiteko egunean amaituko da. Hori guztiori halaxe da Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Araudiaren 56.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Halaber, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 30eko 30/1992 Legeko 59.4 aurreikusitakoaren arabera eta Nahitaezko desjabetzeari buruzko Legeko 52. artikuluko bigarren arauan aurreikusitakoaren arabera, iragarki honek ondoko hauei jakinarazpena egiteko balioko du: identifikatu gabeko interesdun posibleei, eraginpeko ondasun eta interesen titular ezezagunei eta helbide ezezaguna dutenei.

Bilbao, 2007ko urtarrilaren 11.

Lurralde Bulegoko burua,

JESUS MARI EIZMENDI ZIALTZETA.

ALDEZ AURRETIKO AKTETERAKO ZITAZIOA. AIRETIKO 132 kV-KO ETA ZIRKUITU BIKOITZEKO LINEA ELEKTRIKOA, ORTUELLA-ABANTO 1 ETA 2 LINEATIK PETRONORRERA DOAN ADARRA, ABANTO-ZIERBENAKO UDALERRIAN. PROIEKTUAK ERAGINDAKO ONDASUN ETA

ESKUBIDEEN ZERRENDA

CITACIÓN ACTAS PREVIAS. RELACIÓN DE BIENES Y DERECHOS AFECTADOS POR EL PROYECTO DE LA LÍNEA ELÉCTRICA A 132 KV, DOBLE CIRCUITO, DERIVACION A PETRONOR DE LA LINEA ORTUELLA-ABANTO 1 Y 2, EN EL TÉRMINO MUNICIPAL DE ABANTO Y CIÉRVANA-ABANTO ZIERBENA.

Erref.: L-6.163 –ASS/SM.

Esp.: 48/AT-D-2005/2.

Katastroko datuak Titularra eta helbidea Hilabetea Eguna Ordua Udalerria

Lursailaren zenbakia Poligonoa Lursaila

Datos catastrales Titular y domicilio Mes Dia Hora Ayuntamiento

Finca n.º Polígono Parcela

N.º 1 3 U13 Petronor, S.A. Martxoa /Marzo 28 13:00 Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena

C/ Crucero, s/n

48550 Muskiz (Bizkaia)

N.º 2 3 119 Jose Alonso Silveira Martxoa / Marzo 28 11:30 Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena

B.º Trinidad, 11-B puerta B

48500 Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena (Bizkaia)

N.º 3 3 232 Hros. de Dominica Molinillo Larrea Martxoa /Marzo 26 09:00 Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena

4 3 230 Paradero desconocido

N.º 5 3 231 Carlos Ladrón de Guevara Allende Martxoa /Marzo 26 09:45 Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena

19 3 33 Alda. Urquijo, 63-2.º dcha.

48010 Bilbao (Bizkaia)

N.º 7 3 243 Hros. de Ursula Urioste de los Heros Martxoa /Marzo 26 10:30 Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena

29 4 134 Nortif.: Alfredo Urioste La Cuadra

Avda. Ambrosio de los Heros, 44 (Las Carreras)

48500 Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena (Bizkaia)

N.º 8 3 247 Javier Llosa Gonzalez Martxoa / Marzo 28 12:00 Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena

Parque Antonio de Cabezón, 4-4.º C

09200 Miranda de Ebro (Burgos)

N.º 12 3 245 Nieves Angela (Edurne) y Martxoa /Marzo 28 12:30 Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena

M.ª Victoria Zaballa Urbina

Plaza Señorío de Vizcaya, 5-5.º A y B

48500 Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena (Bizkaia)

Katastroko datuak Titularra eta helbidea Hilabetea Eguna Ordua Udalerria

Lursailaren zenbakia Poligonoa Lursaila

Datos catastrales Titular y domicilio Mes Dia Hora Ayuntamiento

Finca n.º Polígono Parcela

N.º 17 3 347, 348 y Fco. Javier, M.ª Inmeculada, M.ª Rosario, José Angel y Martxoa /Marzo 26 11:15 Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena

22 3 54 M.ª Angeles Acasuso San Martin

24 3 35 Avda. Ambrosio de los Heros, 16 (Las Carreras)

25 3 38 48980 Santurtzi (Bizkaia)

39

N.º 20 3 34 Mauricio y M.ª Asunción Martinez Gutierrez Martxoa /Marzo 26 12:00 Abanto y Ciérvana -Abanto Zierbena

26 3 29 y M.ª Asunción Gutierrez García

27 3 18 B.º Murrieta, 18

48500 Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena (Bizkaia)

N.º 30 4 133 Jose Luis Gonzalez Lanseros Martxoa /Marzo 28 09:30 Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena

Artekale 7 (Las Carreras)

48500 Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena (Bizkaia)

N.º 33 4 129 Basilisa Garcia Sainz Martxoa / Marzo 26 12:45 Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena

34 4 346 C/ Gure Etxea, 4-4.º dcha. (Las Carreras)

35 4 130 48500 Abanto y Ciérvana -Abanto Zierbena (Bizkaia)

36 4 129

N.º 43 4 128 M.ª Carmen San Martin Barquin Martxoa /Marzo 28 10:00 Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena

1.º de Mayo, 20

48510 Valle de Trápaga-Trapagaran (Bizkaia)

N.º 43 4 128 Ramon y Pablo Ereño San Martin Martxoa /Marzo 28 10:00 Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena

Doctor Mulero, 2-5.º A

48510 Valled de Trápaga-Trapagaran (Bizkaia)

N.º 46 4 319 Iñigo Bilbao Valdes Martxoa / Marzo 28 11:00 Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena Zuberoa, 2

48640 Berango (Bizkaia)


Azterketa dokumentala