Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2007ko otsailaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
905

EBAZPENA, 2006ko abenduaren 27koa, Merkataritza, Kontsumo eta Industria Segurtasuneko sailburuordearena, alde behartsuetarako laguntza-programarako izendatutako baliabideak 2006ko ekitaldirako gehitu egin direla jakinarazteko dena.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2006ko irailaren 4ko Aginduaren bitartez, presaz jardun beharra duten alde behartsuetarako laguntza-programa arautzen da.

Agindu horietan ezarritakoarekin bat etorriz, 2006ko irailaren 5ean Merkataritza eta Kontsumo sailburuordeak emandako ebazpenaren bidez, alde behartsuetarako laguntza-programan ezarritako diru-laguntzak emateko 2006ko deialdia argitaratu zen.

Kontuan hartuta programa horren barruan aurkeztu diren laguntza-eskabide guztiak, eta, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak beste laguntza-programa batzuen aurrekontuetan erabilgarri dituen baliabideak, egoki iritzi zaio 2006. ekitaldirako programan ezarritako funtsak gehitzeari.

Horregatik, aipatutako 2006ko irailaren 5eko Ebazpenaren 1. artikuluan xedatutako eskumenaz baliatuta, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen urriaren 11ko 284/2005 Dekretuan agindutakoarekin bat, hau

XEDATU DUT:

Lehenengoa.– Merkataritzako ekipamenduak modernizatzeko laguntza-programaren 2006ko deialdia egin duen 2006ko irailaren 5eko ebazpenean aurreikusitako diru-baliabideak 10.161.449,49 euro arte gehitzea; betiere, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren beste laguntza-programa batzuk gauzatzerakoan agortu gabe geratu diren aurrekontu-baliabideen arabera.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko abenduaren 27a.

Merkataritza, Kontsumo eta

Industria Segurtasuneko sailburuordea,

RODRIGO GARCÍA AZURMENDI.


Azterketa dokumentala