Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2007ko otsailaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
904

EBAZPENA, 2006ko abenduaren 26koa, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordearena, gizarte-ekonomiaren alorrean ikasketak zabaltzeko beka bat esleitzen duena. Beka horretarako deialdia Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 2006ko azaroaren 8ko Aginduaren bidez egin zen.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 2006ko azaroaren 8ko Aginduak (2006ko azaroaren 17ko EHAA; 220. zenbakia) gizarte–ekonomiaren arloko ikasketak zabaltzeko beka baterako deialdia egiten du.

Deitutako beketarako eskabidea aurkeztu dute, deialdiko aginduaren seigarren oinarrian horretarako ezarritako epearen barruan, José María de la Fuente Millán jaunak, Nerea Etxabe Bilbao andreak, Argiñe Cenicacelaya Ibisate andreak eta María Teresa Santiago Martínez andreak.

Hautaketa-prozesua amaitu eta Hautaketa Batzordeak proposamena egin duenez, bekaren esleipenduna, eta baztertutako edo hautaketa-prozesutik kanpo gelditu diren pertsonak nor diren jakinarazten dira.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 2006ko azaroaren 8ko Aginduan ezarritakoaren arabera,

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 2006ko azaroaren 8ko Aginduaren bidez deitutako zen Gizarte ekonomiaren alorrean ikasketak zabaltzeko beka, honako pertsona honi esleitzea, ondoren zehazten den prestakuntza-egitaraurako:

María Teresa Santiago Martínez andreari, Zuzenbidean lizentziatua, gizarte-ekonomiaren legegintzako eta erregistroko alderdi anitzetan sakon dezan, hala nola: Datu pertsonalak babesteko Lege Organikoak kooperatibak erregistratzeko datuengan duen eragina; teknologia berriek eta tresna telematikoek erregistroaren kudeaketan duten eragina; edo kontularitzako nazioarteko araudiak behin eta berriro izaten dituen aldaketek gizarte-ekonomian duten eragina, besteak beste.

Bigarrena.– Hautaketa-prozesutik kanpo uztea José María de la Fuente Millán jauna eta Argiñe Cenicacelaya Ibisate andrea, 2006ko azaroaren 8ko Aginduaren zazpigarren oinarrian aurreikusitako lehiaketaren lehenengo fasea ez dutelako gainditu, ez baitituzte lortu lehiaketaren fase horri dagozkion puntuen erdiak baino gehiago.

Hirugarrena.– Ordezkoen zerrenda ezartzea, esleipendunari beka ezeztatzea edo esleipendunak bekari uko egitea gertatuz gero; ordezkoen zerrenda beka esleitzeko hautaketa-prozesuaren lehenengo fasea gainditu duten hautagaiek osatuko dute, onuradunak izan ezik. Hori horrela, Nerea Etxabe Bilbao andrea izendatzen da ordezko.

Laugarrena.– María Teresa Santiago Martínez andrearen jarraipeneko, tutoretzako eta zuzendaritzako lanak Alfredo Ispizua Zuazua jaunari (Euskadiko Kooperatiben Kontseilu Nagusiko lehendakaria) eta Baleren Bakaikoa Azurmendi jaunari (Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Ekonomia eta Zuzenbide Kooperatiboaren Institutuko zuzendaria) egokituko zaizkie.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean, hala xedatzen baita azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 107. artikuluan eta hurrengoetan.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko abenduaren 26a.

Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordea,

JUAN JOSÉ LOROÑO DOISTUA.


Azterketa dokumentala