Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2007ko otsailaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
903

9/2007 DEKRETUA, urtarrilaren 30ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari Bilbao Exhibition Centre SA sozietatearen kapital-gehikuntzan parte hartzeko baimena ematen diona.

Bilbao Exhibition Centre SAren akziodunen Batzar Orokorrak bilera egin zuen 2006ko abenduaren 18an, eta honako hau erabaki zuen: kapital sozialaren bi gehikuntza egitea; bata 6.943.000 eurokoa; eta bestea 1.129.570 eurokoa, kredituak konpentsatzeko.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, Bilbao Exhibition Centre SA sozietatearen bazkide denez, lehentasunezko eskubidea du sozietatearen Akziodunen Batzar Nagusiak jaulkitzen dituen akzio berriak harpidetzeko, Sozietate Publikoei buruzko Legearen testu bategina onartu zuen abenduaren 22ko 1564/1989 Legegintzako Errege Dekretuaren 158. artikuluan agindutakoarekin bat.

Euskadiko Ondareari buruzko uztailaren 27ko 14/1983 Legeak 44.1 artikuluan xedatzen denez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioak edozein eratako sozietateak sortzeko eta horietako partaidetzak erosteko, baimena eman beharko da dekretu baten bidez, Ekonomia eta Ogasun sailburuak eta enpresa menpe duen saileko sailburuak elkarrekin proposatuta.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuak eta Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2007ko urtarrilaren 30ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari baimena ematea Bilbao Exhibition Centre SA sozietateko Akziodunen Biltzar Nagusiak erabakitzen duen kapital-gehikuntzaren hiru milioi laurehun eta hirurogeita hamaika mila eta bostehun euroko (3.471.500 euro) harpidetza egiteko. Halaber, baimena ematen zaio aipatu batzarrak ezarritako epeetan eta moduan egiteko ordainketa.

2. artikulua.– Baimena ematea Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioari kredituak konpentsatzeagatik kapital-gehikuntzan milioia ehun eta hogeita bederatzi mila bostehun eta hirurogeita hamar (1.129.570) eurorekin parte hartzeko duen lehentasunezko harpidetza-eskubideari uko egin diezaion.

3. artikulua.– Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Ondare eta Kontratazio zuzendariari ahalmena ematea aurreko artikuluan xedatutakoa burutzeko beharrezkoak diren ekintzak gauzatzeko eta agiriak izenpetzeko.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek onartzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2007ko urtarrilaren 30ean.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUTZABEITIA BELDARRAIN.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburua,

ANA AGUIRRE ZURUTUZA.


Azterketa dokumentala