Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2007ko otsailaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Garraio eta Herri Lan Saila
900

AGINDUA, 2007ko urtarrilaren 16koa, Garraio eta Herri Lan sailburuarena, Garraio eta Herri Lan Saileko lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzeko dena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.c artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz (1989ko uztailaren 28ko EHAA), eta Funtzio Publikorako Zuzendaritzak aldeko irizpena eman ondoren, agindu honen eranskinean zehazten den lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia iragartzea erabaki du sail honek. Hona hemen deialdiaren

OINARRI-ARAUAK:

Lehenengoa.– Agindu honen bidez iragartzen den lanpostua, aginduaren eranskinean lanpostu hori betetzeko eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten karrerako funtzionarioek eska dezakete.

Bigarrena.– Parte hartu nahi dutenek Garraio eta Herri Lan Saileko Zerbitzu Zuzendaritzara bidali beharko dituzte eskabideak, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hamabost egun baliodunekoa epean, eta eskabidean datu pertsonalak eta egun lanpostua non duten adierazi beharko dute.

Hirugarrena.– Lehiakideek, eskabide-idazkiarekin batera, curriculum vitae aurkeztu beharko dute, eta datu hauek jaso beharko dituzte:

a) Titulu akademikoak.

b) Herri administrazioan eta enpresa pribatuetan betetako lanpostuak.

c) Egindako ikasketak eta ikastaroak, hizkuntzak eta adierazi nahi dituzten gainontzeko merezimendu guztiak.

Gainera eskatutako betekizunak eta alegatutako merezimenduak egiaztatzen dituzten agiriak ere aurkeztu beharko dituzte lehiakideek, eta egokitzat jotzen dituzten argitalpen, txosten edo bestelako agiriak ere aurkez ditzakete.

Laugarrena.– Deialdi hau Garraio eta Herri Lan sailburuak ebatziko du, eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunaren biharamunetik aurrera hilabeteko epean, eta ebazteko agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Administrazioko bidea amaitzen duen agindu honen aurka aukerako berraztertze errekurtsoa aurkez dakioke Garraio eta Herri Lan sailburuari edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da Administrazioarekiko Auzietarako Epaitegian. Lehenengo errekurtsoa jartzeko, Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera hilabeteko epea izango da; bigarrenerako, bi hilabetekoa.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko urtarrilaren 16a.

Garraio eta Herri Lan sailburua,

NURIA LÓPEZ DE GUEREÑU ANSOLA.

ERANSKINA

Lanpostua:

– Izena: goi-kargudunaren idazkaria (1001. kodea, 113. dotazioa).

– Lekua: Garraio Zuzendaritza. Garraio eta Herri Lan Saila.

– Herria: Vitoria-Gasteiz.

– Kidegoa: C1 edo D1.

– Maila: 18.

– Berariazko osagarria: 8.189,83 euro.

– Hizkuntza-eskakizuna: 2.

– Derrigortasun-data: 1991-10-31.

Lanpostua betetzeko baldintzak:

– C1 edo D1 kidegoetakoa izatea.

– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioan administrarien edo administrazio laguntzaileen kidegoko karrerako funtzionario izatea, eta zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezietan nahiz seme-alabak zaintzeko eszedentzian egotea.

– Horietaz aparte berdin-berdin eskatu ahal izango dute lanpostua, eta horrela jardunbide honen bidez zerbitzura itzuli, derrigorrezko eszedentzian, gainerako herri administrazioetan lanean eta, borondatezko eszedentzian eta egitekoez gabeturik daudenek; azken bi talde horietakoek egoera horretan eman beharreko denbora betea beharko dute izan.

– Urtebeteko esperientzia administrarien kidegoari dagozkion zereginetan edo bi urtekoa, administrazio laguntzaileen kasuan.


Azterketa dokumentala