Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2007ko otsailaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Herrizaingo Saila
899

AGINDUA, 2007ko urtarrilaren 16koa, Herrizaingo sailburuarena, sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bitartez betetzeko deialdi publikoa egiten duena.

Sail honetako Ertzaintzaren Zuzendaritzako goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat -3491 kodea, 2 dotazioa- hutsik dagoenez, agindu honen I. eranskinean zehazten den lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia erabaki da, Euskal Funtzio Publikoaren Zuzendaritzak aldeko irizpena eman ondoren. Hona hemen deialdiaren

OINARRIAK:

Lehenengoa.– Agindu honen I. eranskinean eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten Herrizaingo Saileko Segurtasun Administrazioko Zerbitzu Laguntzaileetako lan-hitzarmeneko langile finkoek zein aldi baterako langileek eska dezakete agindu honen bidez iragartzen den lanpostua eta horiek dute lehentasuna aldi baterako langileen aldean.

Bigarrena.– Parte hartu nahi dutenek Herrizaingo Saileko Zerbitzu Zuzendaritzara bidali beharko dituzte euren eskabideak. Eskabideak aurkezteko epea hamabost egun baliodunekoa izango da, agindu hau Herrizaingo Saileko iragarki tauletan argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera. Eskabidean eurei buruzko datuak eta orain betetzen ari diren lanpostuak adierazi beharko dituzte.

Hirugarrena.– Eskabidearekin batera curriculum vitae aurkeztu beharko dute hautagaiek. Bertan honako hauek jasoko dira:

a) Titulu akademikoak.

b) Betetako lanpostuak, bai administrazio publikoan, bai enpresa pribatuan.

c) Egindako ikasketak eta ikastaroak, dakizkien hizkuntzak eta, oro har, izangaiaren ustez adierazgarri izan daitezkeen bestelako merituak.

Eskatzen diren baldintzak betetzen dituztela eta aurkeztutako merezimenduak benetakoak direla egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko dituzte hautagaiek eskabidearekin batera. Era berean, aipagarri iruditzen zaizkien argitalpen, txosten eta bestelako dokumentuak erantsi ahal izango dituzte.

Laugarrena.– Deialdi hau Herrizaingo sailburuak ebatziko du eskabideak aurkezteko epea amaitu eta biharamunetik hilabeteko epean gehienez.

Administrazio bideari amaiera ematen dion agindu honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke eman duen organoari jakinarazpena iragarri eta hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den biharamunetik bi hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko urtarrilaren 16a.

Herrizaingo sailburua,

JAVIER BALZA AGUILERA.

I. ERANSKINA

Deialdiko lanpostua:

– Izena: goi-kargudunaren idazkaria (3491 kodea, 2. dotazio-zenbakia).

– Lantokia: Herrizaingo Saileko Ertzaintzaren Zuzendaritza.

– Lantokia: Erandio.

– Lan-hitzarmena: 02. Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako lan-kontratuko langileen hitzarmen kolektiboa.

– Maila: 7.

– Lan-sariak: 26.861,82 euro urtean.

– Hizkuntza-eskakizuna: 2.

– Derrigortasun-data:

Bete behar diren baldintzak:

– Herrizaingo Saileko Segurtasun Administrazioko Zerbitzu Laguntzaileetako lan-kontratuko langile finkoak edo aldi batekoak, jarduneko zerbitzuan, derrigorrezko eszedentzian edo seme-alabak zaintzeko eszedentzian egotea.

– Halaber, Herrizaingo Saileko Segurtasun Administrazioko Zerbitzu Laguntzaileetako lan-kontratuko langile finkoak borondatezko eszedentzian, eta etenaldian daudenek parte hartu ahal izango dute, baldin eta egon diren egoerari dagokion epea bete badute.

– Administrari kidegoari dagozkion antzeko zereginetan urtebeteko esperientzia, goi-mailako batxilergo edo bigarren mailako lanbide-heziketa titulua duten aipatu kidegoko langileentzat, edo administrari laguntzaile kidegoari dagozkion antzeko eginkizunetan bi urteko esperientzia oinarrizko batxilergo, eskola graduatu edo lehen mailako lanbide-heziketa titulua dutenentzat.


Azterketa dokumentala