Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

30. zk., 2007ko otsailaren 12a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
895

AGINDUA, 2007ko urtarrilaren 11koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren epaia bete behar dela xedatzen duena. Hain zuzen ere, Estatuko Administrazioak jarritako 1402/05-2 exekuzio-prozeduran emandako epaia da bete beharrekoa.

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak aztertu egin du Estatuko Administrazioak jarri duen 1402/05-2 zenbakiko errekurtso arrunta, Eusko Jaurlaritzaren apirilaren 19ko 91/2005 Dekretua (EHAA, 77. zk., 2005eko apirilaren 25ekoa), inpugnatzekoa. Izan ere, dekretu horrek aldatu egin zuen Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe publikoen kide bakarreko gobernu-organoak aukeratzeko prozedura arautzen duen dekretua. Errekurtso horri dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Sala horrek epaia eman zuen 2006ko azaroaren 6an, eta bertako xedapen-zatiak honela dio:

«Aipatu epaia behin-behinean betearaz dadila onartu, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren apirilaren 19ko 91/2005 Dekretuari, 2005eko apirilaren 25eko EHAAn argitaratuari, eraginkortasuna etetea, harik eta Sala honek aztertu duen 1402/05 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoan emandako apirilaren 4ko 255/06 epaiari aurkeztu zaion kasazio-errekurtsoa erabakitzen den arte.

Argitara bedi EHAAn Auto honen xedapen-zatia, irmoa denean.

Sortutako kostuak ez zaizkio berariaz inori ezarriko.»

Horiek horrela, urriaren 16ko 222/2001 Dekretuaren 4. artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, eta Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 103. artikuluaren eta hurrengoen arabera, honako hau

XEDATU DUT:

1. artikulua.– 1402/05-2 administrazioarekiko auzi-errekurtso arruntean Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salak emandako epaia bere horretan bete dadila agintzea.

2. artikulua.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko urtarrilaren 11.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

JOSÉ ANTONIO CAMPOS GRANADOS.


Azterketa dokumentala