Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

29. zk., 2007ko otsailaren 9a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
862

AGINDUA, 2007ko urtarrilaren 17koa, Kultura sailburuarena, gazteak balioetan eta bakearen kulturan hezteko programak eta jarduerak zabaltzeko diru-laguntzak emateko arauak ezartzen dituena.

Kultura Sailak, beste zenbait erakunderekin batera, lanean dihardu gazteak balioetan eta bakearen kulturan hezteko programak suspertzeko Euskal Autonomia Erkidegoan. Helburu hori lortu nahian, xedapen honetan ezarritako arloren bateko jarduerak burutzen dituzten pertsona juridiko publiko zein pribatuei laguntzak eskaintzeko bideak ezartzen dira agindu honen bitartez.

Agindu honek nahi duena da gazteak balioetan eta bakearen kulturan hezteko programak zabaltzen laguntzea. Horretarako, Kultura Sailak beste tresna baten gisara mahairatzen du agindua bera, hain zuzen ere, gazteak eta beste zenbait sektore berezi gizartean integra daitezen lagunduko duena. Laguntza horren bitartez, autonomia erkidegoko erakundeei aukera emango zaie bakearen balio eta kulturako programak burutzeko, betiere beren kabuz egindako diseinuaren arabera, eta, aldi berean, ez zaie muga estuegirik ezarriko, arlo horretan lanean diharduten agenteen ekintza berriak eta berriztatzaileak ez oztopatzeko.

Hori horrela izanik, honako xedapen honen bitartez, bi helburu lortu nahi dira batez ere: alde batetik, diru-laguntzen deialdi guztietan izan behar diren xede, lehia eta publizitate printzipioak bermatzeko oinarri legalak ezartzea eta, bestetik, Kultura Sailak diru publikoak era egokian erabiltzen direla jakin ahal izateko bideak finkatzea.

Adierazitako guztia aintzat hartuta, gazteak balioetan eta bakearen kulturan hezteko programak egitea xede duten erakundeentzako laguntza-esparrua finkatu da; hain zuzen ere, urteko jarduera edo programa bat, zorroztasunez, edozein ikuspuntutatik burutu nahi duten erakunde guztiak diru-laguntzez baliatu ahal izateko moduko esparru zabala. Muga bakarra, Euskal Autonomia Erkidegoak urtealdi bakoitzerako dituen aurrekontuetan arlo honetara zuzendutako diru-kopurua bera izango da.

Horiek denak aintzat izanik, honako hau

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Gazteak balioetan eta bakearen kulturan hezteko jarduerak 2007. urtean burutzeko diru-laguntzak emateko arauak ezartzea da agindu honen xedea, betiere, ondorengo baldintza eta betebeharrak aintzakotzat izanik.

2. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.

Aurreko artikuluan aipatutako helburua betetzera zuzenduko diren baliabide ekonomikoak aurrekontuetan xede horretarako ezarritako kredituetatik etorriko dira, eta horien osoko zenbatekoa, gehienez, 122.606 eurokoa izango da. Diru kopuru hori handitu ahal izango da, xedapen gehigarrian ezarritakoari jarraituz.

3. artikulua.– Onuradunak.

1.– Agindu honetan ezartzen diren diru-laguntzak jaso ditzaketenak hauexek dira: Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako pertsona juridikoak, publikoak zein pribatuak, irabazi asmorik gabekoak eta hurrengo artikuluan ezarriko diren alorretan suspertze eta zabaltze jarduerak burutzen dituztenak.

2.– Ezingo dute agindu honetako diru-laguntzarik eskatu laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik duten pertsona fisiko zein juridikoek, ezta horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekurik dutenek ere.

4. artikulua.– Diru-laguntza izan dezaketen arloak.

1.– Balioak eta bakearen kultura suspertzeko heziketak, deialdi honi dagokionez, elkarbizitza erraztuko duten balioak sustatzea hartuko du bere baitan; eta besteak beste, honako hauek bultzatuko ditu: berdintasuna, justizia, parte-hartzea, aniztasuna, tolerantzia, elkarrekiko errespetua, gatazkak elkarrizketa bidez ebazteko modu parte-hartzailea, eta giza eskubideen defentsa.

2.– Gazteentzat ondoko arloetan garatzen diren urteko lurraldez gaineko programek eta jarduera jakinek izan dezakete diru-laguntza. Hona hemen arloak:

a) Balio eta bakearen kulturarako hezkuntza suspertzea helburu nagusi duten programak eta jarduerak.

b) Balio eta bakearen kulturan heziko duten pertsonak prestatzeko jarduerak.

c) Balio eta bakearen kulturarako hezkuntza bereziki zabaltzeko jarduerak.

3.– Deialdi honen ondorioetarako, lurraldez gainekoak lurralde historiko bateko onuradunei baino gehiagori zuzendutakoak dira.

4.– Eskabide batean jarduera bat baino gehiago sartzen bada, eta horiek izaera ezberdinekoak badira, banaka azaldu behar da jarduera bakoitzari dagokionez zein helburu, hartzaile eta diru-sarrera eta gastu izango dituen. Hori dela eta, izaera ezberdinekoak direla ulertuko da, helburu edo hartzaile ezberdinak izateaz gainera, finantza-bide propio eta bereizi bat edo gehiago dituztenak.

5. artikulua.– Diruz lagun daitezkeen gastuak eta aurrekontua.

1.– Ondorengoak joko dira agindu honetan jasotako araudiaren babesean diruz laguntzeko moduko gastutzat: erakunde eskatzaileak aurkeztutako jardueraren gaineko aurrekontu banakatuan eta xehatuan agertzen diren ohiko funtzionamendu-gastuak, baldin eta ezbairik gabe jarduera garatzearekin lotura badute.

2.– Diru-laguntza zehazteko aintzat hartuko diren langile-gastuek eta jarduera zabaltzekoek ez dute gaindituko, hurrenez hurren, laguntzagai den aurrekontuaren ehuneko hogei (% 20) edo ehuneko hogeita hamar (% 30).

3.– Ez dira inola ere diruz lagunduko, ez zergei loturiko diru zenbatekoak ezta inbertsio-gastuak ere.

4.– Artikulu honen arabera ez laguntzeko moduko gastutzat jotzen diren horiek agertzen badira erakunde eskatzaileak aurkezten duen aurrekontuan, edota laguntzeko modukoak izanik ere ezarritako muga gainditzen badute, epaimahai kalifikatzaileak ezabatu edo araztu egingo ditu gastuok, diru-laguntza kalkulatzeko beharrezkoa den oinarrizko gastu-aurrekontua zehaztu ahal izateko.

6. artikulua.– Jarduerak baztertzea.

Agindu honen aplikazio-esparrutik kanpo gelditzen dira jarduera hauek:

a) Izaera edo helburua kontuan hartuta, Gazteria eta Gizarte-Ekintza Zuzendaritzaren jarduera-esparruekin zuzeneko zerikusirik ez dutenak.

b) Udal esparrura soilik edo lurralde historiko batera bakarrik mugatzen direnak, hau da, lurralde historiko bakar baten hartzaileei zuzendutakoak direnak.

c) Xede bakarra ondare bilaka daitezkeen elementuetan inbertsioak edo gastuak egitea duten jarduerak.

d) Autofinantziazioa kostu osoaren % 30 baino txikiagoa denean, hau da, erakunde eskatzaileak jarduerara bideratuko dituen diru-sarrera propioak jarduera horren aurrekontu osoaren % 30 baino txikiagoa denean. Diru-sarrera propiotzat hartuko dira kapitalean administrazio publikoen partaidetzarik ez duten erakunde pribatuek egindakoak.

e) Baldin eta gainfinantzaketa deuseztatzeko asmoz eskatutako kopuruaren gainean egindako zuzenketaren ondorioz diru kopurua hutseraino murrizten bada. Hona gainfinantzaketatzat zer ulertzen den: aurreikusitako gastuak gainditzen dituzten aurreikusitako diru-sarrerak (eskatutako diru-laguntza guztiak barne).

f) Helburutzat balioak eta bakearen kultura suspertzea ez dutenak, berariaz balioak eta bakearen kultura zabaltzera zuzenduta ez daudenak, edo balioetan eta bakearen kulturan heziko duten pertsonak prestatzeko jarduerak ez direnak.

g) Inplizituki beka edo bidaia-poltsa baten eskaria dutenak.

h) Hartzaileak nortzuk diren argi eta garbi identifikaturik ez dutenak.

i) Eskabide batean jarduera bat baino gehiago sartu eta horiek izaera ezberdinekoak diren kasuetan, ez bada banaka azaltzen jarduera bakoitzari zein helburu, hartzaile eta diru-sarrera eta gastu dagokion.

7. artikulua.– Epaimahai kalifikatzailea.

1.– Aurkeztutako eskariak aztertu eta balioesteko, epaimahai kalifikatzaile bat osatuko da. Hona hemen horren kideak:

– Lehendakaria: Kultura Saileko Gazteria eta Gizarte-Ekintza zuzendaria. Bere ordez Gazteria eta Gizarte-Ekintza buruak jardun ahalko du, legez ezarritako kasuetan.

– Bokalak:

– Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria edo zuzendaritza horretako kide bat, Hezkuntza Berriztatzeko zuzendariak aukeratua.

– Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Giza Eskubideen eta Justiziarekiko Lankidetzarako zuzendaria edo zuzendaritza horretako kide bat, Giza Eskubideen eta Justiziarekiko Lankidetzarako zuzendariak aukeratua.

– Euskal Autonomia Erkidegoko Gazteriaren Kontseiluko ordezkari bat.

– Kultura Saileko Gazteria eta Gizarte-Ekintza Zuzendaritzako kide bat, Gazteria eta Gizarte-Ekintza zuzendariak izendatua.

– Idazkaria: Kultura Saileko Gazteria eta Gizarte-Ekintza Zuzendaritzako kide bat, Gazteria eta Gizarte-Ekintza zuzendariak izendatua. Hitza izango du baina botorik ez.

2.– Epaimahaiaren osaera Gazteria eta Gizarte-Ekintza zuzendariaren ebazpen baten bitartez jakinaraziko da.

3.– Eskarien azterketa eta ebazpen-proposamena: hurrengo artikuluan aipatzen diren balorazio- eta esleipen-irizpideak kontuan hartuta, epaimahai kalifikatzaileak ebazpen-proposamena aurkeztuko dio Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeari. Gainera, beharrezko iritzitako dokumentazio guztia eskatu ahal izango dio eskatzaileari, betiere, aldez aurretik jakinarazita eta 12. artikuluan finkatutako epea emanda.

8. artikulua.– Balorazio-irizpideak.

Deialdi hau lehiaketa bidez ebatziko da, eta, beraz, arlo bakoitzera aurkeztutako eskabideak aztertu eta alderatuko dira diru-laguntzak ematerakoan. Eskabideak lehentasunen arabera sailkatu eta ordenan jartzeko orduan, segidan ezarritako hautaketa- eta balorazio-irizpideak hartuko dira aintzakotzat. Nolanahi ere, laguntza jasotzeko beharrezkoa izango da gutxienez 20 puntu jasotzea.

Kasu bakoitzean eman beharreko diru-laguntzaren zenbatekoa zehazteko, aurreko paragrafoan aipaturiko gutxieneko puntuazio lortu duten eskabideen artean epaimahai kalifikatzaileak deialdiko gehienezko zenbatekoaren banaketa proportzionalari ekingo dio, betiere 9. artikuluan ezarritako mugak errespetatuta. Banaketa hori eskabide bakoitzak lorturiko puntuazioaren arabera burutuko da, jardueren aurrekontu araztuetan oinarrituta.

Hori dela eta, epaimahai kalifikatzaileak ebazpen-proposamenean zehaztu egingo du zein jarduerak jasoko duen laguntza eta zeinek ez. Berdin egingo du epaimahai kalifikatzaileak eskabide berean izaera ezberdineko jarduerak badaude eta denak laguntzen ez badira edo denak baztertzen ez badira, hots, epaimahai kalifikatzaileak ebazpen-proposamenean zehaztu egingo du zein jarduerak jasoko duen laguntza eta zeinek ez.

Diru-laguntzei buruzko ebazpen-proposamena egiteko eta laguntzen zenbatekoak finkatzeko, epaimahai kalifikatzaileak irizpide hauek izango ditu kontuan:

1.– Erakunde eskatzaileari dagokionez:

a) Erakunde eskatzaileak jarduerara bideratuko dituen diru sarrera propioen eta jarduera horren aurrekontu osoaren arteko proportzioa. Erakundeak berak jarritako baliabideen portzentajea zenbat eta handiagoa izan, orduan eta puntu gehiago. Gehienez 10 puntu. Horren ondorioetarako, herri-administrazioen partaidetzarik ez duten erakunde pribatuek emandako dirua erakundeak berak jarritakotzat hartuko da.

b) Eskabidea egin duen erakundearen jarraitutasuna, egonkortasuna eta ahalmen ekonomikoa, proposaturiko jarduera edo programa garatuko den arloari dagokionez. Arlo honek, gehienez, 15 puntu har ditzake balorazioan.

2.– Proposaturiko programa edo jarduerari dagokionez:

a) Proposatutako programa edo jarduerak hartzen duen hedapen esparrua. Lehentasuna izango dute hedapena Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurralde historikoetan duten jarduerek. Gehienez 15 puntu.

b) Jarduera edo programa garatzerakoan bai giza baliabideei dagokienez bai baliabide materialei dagokienez, euskararen erabilera kontuan izatea. Gehienez 15 puntu.

c) Jarduerak edo programak balio eta bakearen kulturarako hezkuntza sustatzen edo zabaltzen laguntzea. Gehienez 25 puntu.

d) Jarduerak edo programak proiektuaren arabera jorratu beharreko alorrean duen originaltasuna eta jarduera edo programa burutuko den inguruan antzeko besterik ez egotea. Gehienez 10 puntu.

e) Jardueraren edo programaren eraginez, ustez, onuradun izan daitekeen pertsonen kopurua. Gehienez 10 puntu.

9. artikulua.– Diru-laguntzen zenbatekoa eta mugak.

Agindu honen bidez ezartzen diren diru-laguntzek gehienezko muga bat izango dute, hain zuzen ere, dagokion laguntza-eskabidean aurkeztutako aurrekontuaren zenbateko garbiaren (zergak kanpo) ehuneko hirurogeita hamarra.

10. artikulua.– Diru-laguntzen bateragarritasuna.

Agindu honetan adierazitako diru-laguntzak, beste erakunde eta enpresa publiko zein pribatuek helburu berberaz emandako beste laguntza batzuekin bateragarriak izango dira, betiere, 5. artikuluan adierazitako autofinantziazio-muga errespetatuz eta gainfinantzaketarik gertatzen ez bada. Gainfinantzaketa gertatuz gero, eman beharreko diru-laguntzatik murriztu egingo da dagokion kopurua, gehienezko mugara iritsi arte.

11. artikulua.– Eskabideen aurkezpena.

1.– Deialdi honetarako eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu honek eragina duen egunetik aurrera.

2.– Eskabideak Gazteria eta Gizarte-Ekintza zuzendariari zuzenduko zaizkio eta, deialdiko I. eranskineko dokumentazioarekin batera, lurralde historikoetako Kulturako lurralde-unitateetan aurkeztuko dira zuzenean (Donostia kalea 1, Gasteiz; Kale Nagusia 85, Bilbao; Andia kalea 13, Donostia) edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako edozein bidetatik.

3.– Nolanahi ere, I. eranskinean adierazitako dokumentazioaz gainera, epaimahai kalifikatzaileak egokitzat iritzitako beste argibide edo dokumentazio guztia ere eskatu ahal izango die erakunde eskatzaileei, aurkeztutako jardueraren balorazio zuzena egin ahal izateko.

12. artikulua.– Kudeaketa-organoa.

Gazteria eta Gizarte-Ekintza Zuzendaritzak kudeatuko ditu deialdi honetako diru-laguntzak.

13. artikulua.– Eskabideetako akatsak zuzentzea.

Aurkeztutako eskabidea osatu gabea dela edo akatsak dituela ikusten bada, Gazteria eta Gizarte-Ekintza Zuzendaritzak horren berri emango dio eskabidea egin duenari eta hamar egun balioduneko epea emango dio dokumentazioa osatzeko edo akatsak zuzentzeko, eta jakinaraziko dio eskatutako dokumentazioa epe horretan zuzentzen ez badu, ebazpen bat emango dela eskabidea ezetsitzat jotzeko.

14. artikulua.– Ebazpena.

1.– Epaimahai kalifikatzailearen proposamena ikusita, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak deialdi honetako diru-laguntzak esleitzeko ebazpena emango du hiru hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitzen denetik.

2.– Ebazpen hori erakunde interesdun guztiei jakinaraziko zaie. Era berean, emandako diru-laguntzen eta erakunde onuradunen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, guztiek horren berri izan dezaten.

3.– Hiru hilabeteko epe hori amaituta erakunde interesdunak jakinarazpenik jaso ez badu, eskatutako diru-laguntza ezetsitzat jo dela ulertuko da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako ondorioetarako.

4.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo bere erakunde autonomiadunek erakunde onuradunari ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren batzuk eman badizkiote eta horiek itzultzeko edo zehatzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, diru-laguntzaren esleipena eta ordainketa egoera hori konpondu arte baldintzatua egongo da.

15. artikulua.– Erakunde onuradunen betebeharrak.

Deialdi honetan arautzen diren diru-laguntzen onuradunek betebehar hauek bete behar dituzte:

a) Emandako diru-laguntza onartzea. Ildo horretatik, pertsona/erakunde onuradunak diru-laguntza eman zaiola adierazten duen jakinarazpena jaso eta hamabost eguneko epean berariaz uko egiten ez badio, onartu egin duela ulertuko da.

b) Diru-laguntza agindutako helburu zehatzerako erabiltzea.

c) Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari diru-laguntzen erabilera kontrolatzeko behar duten informazio guztia ematea.

d) Agindu honetan adierazitako diru-laguntzak jasotzen dituzten erakundeek berariaz aipatuko dute Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Gazteria eta Gizarte-Ekintza Zuzendaritzaren laguntza izan dutela, diru-laguntza emateko ebazpenaren berri dutenetik hasita diruz lagundutako jarduera edo egitaraua dela-eta argitaratzen dituzten egitarau, iragarki-kartel, argazki eta idatzizko zein entzunezko gainerako material guztietan. Material horiek Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan argitaratu beharko dira. Gainera, diruz lagundutako jardueraren ondorioz sortzen diren liburu, liburuxka edo kartelen ale bat aurkeztu behar dute beren kontura edo, bestela, horien kopia euskarri fisiko edo magnetikoan, materialaren izaera edo euskarriaren egokitasunaren arabera. Konpromiso honetatik salbuetsita egongo dira behin jarduera bukatuta eskabidea aurkeztu eta diru-laguntza jasotzen duten erakundeak, baita diru-laguntza eman zaiela jakinarazten dien komunikazioa behin jarduera bukatuta jasotzen duten erakundeak ere.

e) Diruz lagundutako jarduerak edo programak ordaindu behar den zerbitzu edo produkturen bat eskaintzen badu, erakunde onuradunak abantailak eskainiko dizkie, batez ere ekonomikoak, Gazte-txartela dutenei.

f) Diruz lagundutako jardueran edo programan gorabeheraren bat gertatuz gero, organo kudeatzaileari jakinarazi beharko zaio. Organoak, hala dagokionean, behar diren egokitzapenak egingo ditu, indarrean dagoen araubidearen arabera.

16. artikulua.– Diru-laguntzaren ordainketa.

Diru-laguntzaren ordainketa bi zatitan egingo da: lehen zatian, diru-laguntzaren ehuneko berrogeita hamar ordainduko da Gazteria eta Gizarte-Ekintza zuzendariaren onespen-ebazpena jakinarazi eta bi hilabeteko epean eta, bigarrenean, gainerako kopurua, hurrengo artikuluan ezartzen den bezala egitaraua eta ekintzaren justifikazioa egindakoan.

Aurreko paragrafoan esandakoa gorabehera, burututa dauden jardueren diru-laguntzak ordainketa bakar batez gauzatu ahal izango dira, bi hilabeteko epean, 14. artikuluan aipatutako Gazteria eta Gizarte-Ekintza zuzendariaren onespen-ebazpena hartzen denetik hasita, betiere, eskabidearekin batera jarduera burutu dela erakusten duen dokumentazioa aurkeztu eta agindu honen 16. artikuluan adierazitako moduan justifikatu ondoren.

17. artikulua.– Diru-laguntzaren justifikazioa.

Agindu honetan adierazitako diru-laguntzak jasotzen dituztenek diruz lagundutako jarduerak bukatu eta ondorengo bi hilabeteetan, honako dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

a) Buruturiko jarduera edo programari buruzko txosten zehatza, diru sarreren eta gastuen balantzea barne.

b) Diruz lagundutako jarduerak sortu dituen gastuak justifikatzen dituen dokumentazioa. Diru-laguntza osoa justifikatzen duten jatorrizko agiriak aurkeztu behar dira edo, bestela, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak edo kasuan kasuko lurralde historikoko lurralde-zerbitzuak konpultsatutako fotokopiak.

Hala ere, erakunde onuradunek gastuen aurrekontu osoa justifikatzen duten gainerako fakturak aurkeztuko diote kudeaketa-organoari, hala eskatzen badu, aurkezteko epea amaitzen denetik hiru hilabeteko epean.

c) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketak egunean dituela egiaztatzen duen agiri eguneratua. Agiri hori organo eskudunak eman beharko du. Agiriak balioa izateko, ematen den egunetik justifikazioa aurkezten den egunera arte ezin izango dira sei hilabete baino gehiago igaro. Erakunde eskatzaileak lurralde batean baino gehiagotan jarduten badu, helbide fiskala duen lurralde bakoitzeko organo eskudunek emandako ziurtagirien bidez egiaztatu beharko du zerga-betebeharrak egunean dituela.

d) Jardueraren egitarau, iragarki-kartel, argazki eta material idatzizko, entzunezko eta grafikoaren zenbait ale, erabilitako hizkuntza guztietakoak. Horietan guztietan Kultura Sailaren babesaren berri eman beharko da.

e) Eskabidea aurkezteko momentuan hartuko zutela ez jakiteagatik adierazi gabe geratu eta ondoren xede berberaz jasotako gainerako laguntza guztien aipamena.

18. artikulua.– Kitapen-ebazpena.

Diru-laguntza emateko kontuan hartutako baldintzak aldatuz gero (betiere, helburua bete dela iritziz gero) edo beste edozein erakunde publiko zein pribatutatik diru-laguntzaren bat jasoz gero, bai eta espero gabeko beste edozein diru-sarrera izanez gero ere, diru-laguntzak esleitzeko emandako ebazpena aldatu egin ahal izango da. Horrelakoetan, Gazteria eta Gizarte-Ekintza zuzendariak kitapen ebazpena emango du, diru-laguntzen zenbatekoa doitzeko, diru-laguntzak bestelako diru-sarrerek betetzen ez duten programa edo jardueraren kostuari bakarrik dagozkiolarik.

19. artikulua.– Ez-betetzeak.

1.– Hauek izango dira ez-betetzeak:

a) Jasotako diru-laguntza osoa edo zati bat agindu honetan adierazitako jarduerez bestelakoetan erabiltzea.

b) Agindu honetan edo laguntza emateko egintzan adierazitako betebeharrak ez betetzea.

c) Diru-laguntzaren likidazioa egiteko ebazpenean adierazitako zenbatekoa epearen barruan ez itzultzea (hala badagokio).

d) Xedapen orokorretan nahitaez bete beharrekotzat jotako beste edozer ez betetzea.

2.– Ez-betetzeren bat gertatuz gero, jasotako zenbatekoak eta legezko interesak Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari itzuli beharko zaizkio, betiere, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuaren arabera.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Eskatutako diru-laguntzaren zenbateko osoa kontuan hartuta, 2. artikuluan ezarritako zenbateko globala aldatu ahal izango da, baldin eta Kultura Sailaren beste programa batzuk gauzatu ondoren aurrekontuetako izakinak agortu ez badira. Aldaketa hori eskabideei buruzko erabakia hartu aurretik egin beharko da. Gazteria eta Gizarte-Ekintza zuzendariaren ebazpen baten bitartez emango zaio publizitatea horri.

AZKEN XEDAPENAK

1.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari. Bere aurka interesdunek aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal diote Kultura sailburuari, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean, edo bestela, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko jurisdikzio horretako salan argitaratu eta biharamunetik bi hilabeteko epean.

2.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2007ko urtarrilaren 17a.

Kultura sailburua,

MIREN AZKARATE VILLAR.

I. ERANSKINA / ANEXO I

DIRU-LAGUNTZA ESKABIDEA, Bake Hezkuntza gazteen esparruan egitarau eta jarduerak garatzeko diru-laguntzak emateko modua arautzen duen Kultura sailburuaren AGINDUA.

SOLICITUD DE SUBVENCIÓN de acuerdo a la ORDEN de la Consejera de Cultura, por la que se establece el régimen de concesión de subvenciones para el desarrollo entre las personas jóvenes de programas y actividades de educación en valores y cultura de paz.

ENTITATEAREN DATUAK / DATOS DE LA ENTIDAD SOLICITANTE

Izena/Denominación

Helbidea/Dirección:

Posta-kodea / Código Postal: Herria/Localidad: Probintzia/Provincia:

Tel.: Faxa/Fax: IFZ/NIF

Posta elektronikoa / Correo electrónico (e-mail):

Web orrialdearen helbidea / Dirección de la página web:

ENTITATEAREN LEGEZKO ORDEZKARIA IDENTIFIKATZEKO DATUAK
DATOS IDENTIFICATIVOS DEL/DE LA REPRESENTANTE LEGAL DE LA ENTIDAD

Izen-deiturak / Nombre y apellidos: NAN/DNI:

Helbidea/Dirección:

Posta-kodea / Código Postal: Herria/Localidad: Probintzia/Provincia:

Tel.: Eskukoa/Móvil: Faxa/Fax:

Posta elektronikoa / Correo electrónico (e-mail):

ORDAINKETAK EGITEKO DATUAK / DATOS PARA EL LIBRAMIENTO DE PAGOS

Banketxea edo aurrezki entitatea / Banco o entidad de ahorro nnnn

Agentzia/Agencia nnnn

KD/DC nn

Kontu-zk. / N.º cuenta nnnnnnnnnn

ESKAERA ZEIN ARLOTAN EGITEN DEN:
ÁREA PARA LA QUE PRESENTA LA SOLICITUD:

a) Balio eta bakearen kulturarako hezkuntza suspertzea n

a) Promoción de la educación en valores y cultura de paz

b) Balio eta bakearen kulturan heziko duten pertsonak prestatzeko jarduerak n

b) Actividades de formación de educadores/as

c) Balio eta bakearen kulturarako hezkuntza bereziki zabaltzeko jarduerak n

c) Difusión específica de la educación en valores y cultura de paz

DIRU-LAGUNTZA JASOTZEKO AURKEZTUTAKO PROGRAMA EDO JARDUERAREN IZENDAPENA
DENOMINACIÓN DEL PROGRAMA O ACTIVIDAD/ES PRESENTADA/S PARA SER SUBVENCIONADA/S

GASTUAK guztira / Total GASTOS:…..……………………..

DIRU-SARRERAK/INGRESOS: ……………………………

ESKATZEN DEN DIRU-LAGUNTZA / SUBVENCIÓN SOLICITADA: ………………………………………………..

...............(e)n, ......eko ........................ren .........(a)n

En........................., a...... de......................de.......

Honako agiri hau izenpetzen duen izena eta bi abizenak (elkartearen legezko ordezkariak, berak, sinatu behar du):

Nombre y dos apellidos de la persona firmante, que habrá de coincidir con quien ostente la representación legal de la entidad:

…………………………………………………………………..

Sinadura/Firma:

OHARRAK

1.– Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Gazteria eta Gizarte Ekintza Zuzendaritzak ondokoa adierazi nahi dizu: eranskin honetan adierazi dituzun datu pertsonalak, Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikopean dagoen fitxategi automatizatu batean sartuko ditugula, ondoren, erabili ahal izateko.

Fitxategiko datuok ez zaizkio beste inori lagako eta fitxategia Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak berak sustatutako diru-laguntzak kudeatzeko baino ez da erabiliko.

Aipatutako Lege horretan jasotzen den moduan, datuok ikusi, zuzendu edo ezabatu nahi dituzula edo ez dituzula jakinarazteko, honako helbide honetara idatzi beharko duzu: Gazteria eta Gizarte Ekintza Zuzendaritza, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

OBSERVACIONES

1.– La Dirección de Juventud y Acción Comunitaria del Departamento de Cultura del Gobierno Vasco le informa que sus datos personales obtenidos mediante la cumplimentación de este anexo van a ser incorporados para su tratamiento en un fichero automatizado sujeto a lo dispuesto en la Ley Orgánica 15/1999, de Protección de Datos de Carácter Personal.

El uso de dicho fichero, cuyos datos no serán objeto de cesión a terceros, se circunscribe al uso exclusivo de la gestión de las ayudas promovidas por el Departamento de Cultura del Gobierno Vasco.

Si lo desea, puede ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición, previstos por la Ley, dirigiendo un escrito a la Dirección de Juventud y Acción Comunitaria, responsable de dicho fichero, c/ Donostia-San Sebastián 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

ESKABIDE-ORRIAREKIN BATERA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

1.– Erakundeari dagokion dokumentazioa.

(Erakunde batek eskaera bat baino gehiago egiten baditu, egiten dituen eskabideetako bati erantsi beharko dizkio erakundeari dagozkion dokumentuak.)

1.1.– Estatutuen fotokopia (pertsona juridikoaren izaeraren indarrez beharrezkoa bada indarreko legeriaren arabera) edo, erakundearen izaeraren arabera eratze-eskriturarena.

1.2.– Pertsona juridikoaren legezko ordezkariaren NANren fotokopia, baita ordezkari horrek eskaera egiten duen egunean duen boterearen kreditazioa ere, bai ahalordearen eskrituraren kopiaren bidez bai, hala badagokio, dagokion organoak emandako ziurtagiriaren bidez.

1.3.– Identifikazio Fiskalaren Zenbakiaren txartelaren kopia.

1.4.– Ordainketak agintzeko dokumentazioa:

a) Alta eginda ez duten entitateek, II. eranskina behar bezala betea eta bertan eskatzen den agiriak erantsita.

b) Alta eginda dutenek eta bertako datuak aldatu dutenek, III. eranskina behar bezala betea eta bertan eskatzen den agiriak erantsita.

• Entitate eskatzaileari buruz eskatutako agiriak jada administrazio honen eskura badaude, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 35.f) artikuluaren arabera, ez dira aurkeztu beharko.

Kasu horretan, agiri horiek guztiz indarrean daudela adieraziz erakundearen legezko ordezkariak egindako aitorpena ekarri beharko da, bertan zehaztuz Euskadiko Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko zein organo edo sailetan eta zein egunetan aurkeztu, edo hala badagokio, eman ziren.

Halere, agiriei dagokien prozedura amaitu zenetik hiru urte baino gehiago igaro ez badira bakarrik erabili ahal izango da bide hau.

1.5.– Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko ordainketetan egunean dituela egiaztatzen duen agiri eguneratua. Organo eskudunak igorri beharko du. Agiriak balioa izateko, igortzen den egunetik eskabidea aurkezten den egunera arte ezin izango dira sei hilabete baino gehiago igaro. Hala ere, onuradunak gai honen inguruan eskatzen zaizkion egiaztagiri guztiak aurkeztu beharko ditu, prozeduraren fase guztiak garatzen diren bitartean. Erakunde eskatzaileak lurralde batean baino gehiagotan jarduten badu, zerga-betebeharren konplitzea helbide fiskala duen lurralde guztietako organo eskudunek emandako ziurtagirien bidez egiaztatu beharko du.

1.6.– Erantzukizunpeko adierazpena, egiaztatzen duena pertsona edo erakunde eskatzaileak ez duela zehapen administratibo edo penalik laguntza publikoak lortzeko, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik.

Toki erakundeen kasuan:

– Pertsona juridikoaren legezko ordezkariaren NANren fotokopia, baita ordezkari horrek duen boterearen kreditazioa ere.

– IFZren fotokopia.

– Fede publikoa duen instantziak sinatutako agiria, egiaztatzen duena erakunde eskatzaileak ez duela zehapen administratibo edo penalik laguntza publikoak lortzeko, ezta horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik ere.

– Ordainketak egiteko dokumentazioa:

a) Alta eginda ez duten entitateek II. eranskina, behar bezala betea eta bertan eskatzen den agiriak erantsita.

b) Alta eginda dutenek eta bertako datuak aldatu dituztenek: III. eranskina, behar bezala betea eta bertan eskatzen den agiriak erantsita.

– Udalez gaineko erakundeen kasuan eta toki erakundeen menpeko edo haiei loturiko zuzenbide publikoko erakundeen kasuan, gainera, erakundearen estatutuak eta erakundea dagozkion Erregistro Publikoetan izena emana duelako kreditazioa ere.

2.– Jarduerari buruzko dokumentazioa.

2.1.– Programa edo jarduerari buruzko txosten xehatua, honako alderdi hauek, gutxienez, jasoko dituena:

– Helburuak.

– Hartzaileak zein diren eta, gutxi gorabehera, zenbat pertsona izan daitezkeen programa edo jardueraren onuradun.

– Programak edo jarduerak zein lurralde-eremu hartzen duen.

– Euskararen erabilera giza baliabideetan eta baliabide materialetan.

– Programa edo jardueraren ekarpena balioak eta bakearen kultura sustatzeko eta zabaltzeko lanean.

– Jarduerak edo programak proiektuaren arabera jorratu beharreko alorrean duen originaltasuna eta jarduera edo programa burutuko den inguruan antzeko besterik ez egotea.

– 2.2.– Exekuzio egutegia.

– 2.3.– Programa edo jardueraren aurrekontu xehatua eta orekatua, hau da, diru-sarreren kopuru osoak (Gazteria eta Gizarte-Ekintza Zuzendaritzari eskatzen zaiona barne) bat etorri behar du gastuen kopuru osoarekin. Beste edozein erakunde publiko zein pribaturi helburu berberarekin egindako eskabideak ere jaso beharko dira, honako datu hauek erantsita: zein entitateri eskatu zaion, zenbateko diru kopurua eskatu den, eskabide prozesua nola dagoen (ukatua, erantzunaren zain, onartua) eta, datua jakina bada, zenbat diru jaso den. Beste diru-laguntzarik eskatu ez bada, hori egiaztatzen duen zinpeko aitorpena aurkeztu beharko da. Gastuak direla-eta, hala badagokio, banakatuta agertuko da pertsonalarena, zabalkundeari dagokiona eta inbertsioena, besteak beste.

2.4.– Diru-laguntza eskabide honen gainean Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak eman duen txostena, kontseilukide diren erakundeei eskatua.

– Aukeran, erakunde eskatzaileak proiektua edo jarduera hobeto baloratzeko egoki ikusten duen edozein dokumentazio aurkeztu ahal izango da.

DOCUMENTACIÓN A APORTAR JUNTO CON EL IMPRESO DE SOLICITUD

1.– Documentación relativa a la entidad.

(En el supuesto de que una misma entidad realice más de una solicitud de subvención, tan sólo deberá presentar la documentación relativa a la entidad acompañando a una cualquiera de las solicitudes).

1.1.– Fotocopia de los estatutos (siempre y cuando por la naturaleza de la persona jurídica su existencia fuera obligatoria de conformidad con la legislación vigente) o, en función del tipo de entidad de que se trate, de la escritura de constitución.

1.2.– Fotocopia del Documento Nacional de Identidad de la persona física que ostenta la representación legal de la persona jurídica, así como acreditación de la misma, a la fecha de la presentación de la solicitud, bien mediante copia de la escritura de apoderamiento o, en su caso, bien mediante certificación expedida al efecto por el órgano correspondiente.

1.3.– Fotocopia de la tarjeta acreditativa del Número de Identificación Fiscal.

1.4.– Documentación para el libramiento de pagos:

a) Para entidades que no estén dadas de alta, anexo II debidamente cumplimentado y aportando la documentación requerida en el mismo.

b) Para entidades que están dadas de alta que han modificado alguno de los datos: anexo III debidamente cumplimentado y aportando la documentación requerida en el mismo.

• Cuando la documentación exigida en los apartados anteriores se halle en poder de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi, de conformidad con el artículo 35.f) de la Ley 30/1992, de Régimen Jurídico de las Administraciones Públicas y del Procedimiento Administrativo Común, aquélla no será necesario volver a presentarla.

En este caso, se deberá aportar declaración realizada por la persona que ostenta la representación legal de la entidad, haciéndose constar en la misma que dicha documentación se halla plenamente vigente y detallándose la fecha y el órgano o dependencia de la Administración General de la Comunidad Autónoma de Euskadi en que fueron presentados o, en su caso, emitidos.

Tan sólo podrá utilizarse esta vía cuando no hayan transcurrido más de tres años desde la finalización del procedimiento al que correspondan los documentos.

1.5.– Certificación actualizada acreditativa de hallarse al corriente de sus obligaciones tributarias y con los pagos a la Seguridad Social, que deberá haber sido emitida por el órgano competente con no más de seis meses de antelación a la fecha de la presentación de la solicitud. No obstante, la entidad beneficiaria está obligada a presentar cuantas certificaciones sobre este extremo se le exijan durante la substanciación de todas las fases del procedimiento. En el supuesto de que la entidad solicitante desarrolle su actividad en más de un territorio, el hecho de hallarse al corriente en las obligaciones tributarias se acreditará mediante certificado expedido por el correspondiente organismo competente en todos y cada uno de los territorios en los que tenga domicilio fiscal.

1.6.– Declaración responsable de que la persona o entidad solicitante no se encuentra sancionada penal ni administrativamente con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvenciones o ayudas públicas, ni se halla incursa en prohibición legal alguna que la inhabilite para ello.

En el caso de entidades locales:

– Fotocopia del DNI del representante legal de la persona jurídica, así como acreditación del poder de representación que ejerza.

– Fotocopia del NIF.

– Certificado expedido por la instancia dotada de fe pública de que la entidad solicitante no se encuentra sancionada penal ni administrativamente con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvenciones o ayudas públicas, ni se halla incursa en prohibición legal alguna que la inhabilite para ello.

– Documentación para el libramiento de pagos:

a) Para entidades que no estén dadas de alta, anexo II debidamente cumplimentado y aportando la documentación requerida en el mismo.

b) Para entidades que están dadas de alta que han modificado alguno de los datos: anexo III debidamente cumplimentado y aportando la documentación requerida en el mismo.

– Además, en el caso de entitades supramunicipales, de entidades y de derecho público vinculadas o dependientes de entidades locales, estatutos de la entidad y acreditación de su inscripción en los Registros Públicos correspondientes.

2.– Documentación relativa a la actividad.

2.1.– Memoria detallada relativa al programa o actividad, que deberá hacer mención, como mínimo, a los siguientes aspectos:

– Objetivos.

– Destinatarios/as y número estimado de personas que puedan resultar beneficiarias del programa o actividad.

– El ámbito territorial de proyección del programa o actividad.

– El uso del euskera en los medios humanos y en los materiales.

– La contribución del programa o actividad a la promoción o difusión de la educación en valores y cultura de paz.

– La originalidad del programa o actividad y existencia o no de programas o actividades similares en el mismo lugar de celebración.

2.2.– Calendario de ejecución.

2.3.– Presupuesto desglosado y detallado del programa o actividad, que deberá ser equilibrado, es decir, el importe total de los ingresos (en los que se deberá incluir la cantidad que se solicita a esta Dirección de juventud y Acción Comunitaria) deberá ser igual al importe total de gastos. También habrá de detallarse toda subvención instada a cualquiera otra entidad, pública o privada, para el mismo objeto, detallándose la denominación de la entidad a la que se ha solicitado subvención, el importe solicitado, el estado de la misma (denegada, pendiente de contestación o concedida) y, en caso de que se conozca, el importe concedido. En caso de no haberse solicitado ninguna otra subvención, habrá de presentarse declaración jurada acreditativa de tal extremo. En cuanto a gastos, se incluirá, si es el caso, el desglose referido a personal, a difusión y a inversiones, entre otros.

2.4.– Informe relativo a la presente solicitud de subvención emitido por el Consejo de la Juventud de Euskadi / Euskadiko Gazteriaren Kontseilua, requerido a las entidades miembros de dicho Consejo.

– Voluntariamente podrá presentarse cualquier otra documentación complementaria que se entienda por la entidad solicitante que es pertinente para la mejor valoración del proyecto o actividad.

KULTURA SAILEKO GAZTERIA ETA GIZARTE EKINTZA ZUZENDARITZA

DIRECCIÓN DE JUVENTUD Y ACCIÓN COMUNITARIA DEL DEPARTAMENTO DE CULTURA

II. ERANSKINA / ANEXO II
DATUEN ALTA/HIRUGARREN INTERESDUNA
ALTA DE DATOS/TERCERO INTERESADO

HIRUGARRENA IDENTIFIKATZEKO DATUAK

DATOS IDENTIFICATIVOS DEL TERCERO

NAN/IFZ (1)

DNI/CIF :

Izen-deiturak / Sozietatearen izena

Nombre y dos apellidos / Razón Social:

HIRUGARRENAREN HELBIDEA IDENTIFIKATZEKO DATUAK

DATOS IDENTIFICATIVOS DEL DOMICILIO DEL TERCERO

Helbidea (kalea, zk., solairua, ea.)

Domicilio (calle, n.º, piso, etc.):

Posta-kodea Herria

Código Postal: Localidad:

Probintzia

Provincia:

BANKETXE EDO AURREZKI ENTITATEKO DATUAK

DATOS DEL BANCO O ENTIDAD DE AHORRO

Bankua

Banco nnnn

Agentzia

Agencia nnnn

KD K/ korrontea

DC nn C/ Corriente nnnnnnnnnn

Jabea

Titular

Bankuaren adostasuna Hirugarrenaren adostasuna Sailaren onespena Kontabilitatearen onespena

Conforme banco Conforme tercero V.º B.º departamento V.º B.º contabilidad

Sinadura eta zigilua Sinadura eta zigilua Baimendutako sinadura eta zigilua Baimendutako sinadura

Sello y Firma Sello y firma Firma autorizada Firma autorizada

(1): Nortasun Agiri Nazionalaren edo Identifikazio Fiskaleko txartelaren fotokopia erantsi beharko da / Deberá adjuntarse fotocopia del Documento Nacional de Identidad o Tarjeta de Identificación Fiscal.

Oharra: Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betez, Ogasun eta Herri Administrazio Sailak honako hau jakinarazten dizu: dokumentu/inprimaki/formulario honen bitartez jarri dituzun zure datu pertsonalak fitxategi automatizatu baten sartuko ditugula, ondoren, erabili ahal izateko. Aipatutako lege horretan jasotzen den moduan, datuok ikusi, zuzendu edo ezabatu nahi dituzula edo ez dituzula jarri nahi adierazteko, honako helbide honetara jo dezakezu: Ogasun eta Herri Administrazio Saileko Zerbitzu Zuzendaritza, Donostia kalea, 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz / Nota: En cumplimiento de lo dispuesto en la Ley Orgánica 15/1999 de Protección de Datos de Carácter Personal, el Departamento de Hacienda y Administración Pública le informa que sus datos personales obtenidos mediante la cumplimentación de este documento/impreso/formulario, van a ser incorporados para su tramitación en un fichero automatizado. Si lo desea, puede ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición, previstos por la Ley, ante la Dirección de Servicios del Departamento de Hacienda y Administración Pública: calle Donostia-San Sebastián, 1 – 01010 Vitoria-Gasteiz.

III. ERANSKINA / ANEXO III

HIRUGARRENAREN DATUETAN ALDAKETA(K) SARTZEKO ESKABIDE-ORRIA (*)

SOLICITUD MODIFICACIÓN EN LOS DATOS DEL TERCERO

HIRUGARRENA IDENTIFIKATZEKO DATUAK / DATOS IDENTIFICACIÓN DEL TERCERO

IFZ edo NAN / NIF edo DNI

3.aren kodigoa / Código del tercero (1):

Entitatearen izendapena edo izen-deiturak / Denominación de la entidad o nombre y apellidos..

ALDAKETA / MODIFICACIÓN (2)

A.– HELBIDERATZE-DATUAK / DATOS DE DOMICILIACIÓN

Kalea, zk., solairua

Calle, N.º, Piso

Herria

Localidad

Lurraldea

Provincia

Udal-kodea Posta-kodea

Código de Población Código Postal

B.– BANKETXE EDO AURREZKI ENTITATEAREN DATUAK

DATOS BANCARIOS O DE LA ENTIDAD DE AHORRO (3)

Banketxea edo Aurrezki Entitatea / Banco o Entidad Bancaria

Agentzia/Agencia.

C.D./K.D.

Kontu-zk. / N.º cuenta

Jabea/Titular

Data/Fecha Sinadura/ Firma

(*) Eusko Jaurlaritzatik inoiz diru-laguntzaren bat jaso badute ere, helbideratze edota banketxeko datuetan aldaketaren bat sartu nahi dutenek bete beharreko inprimakia / Impreso a cumplimentar por aquellos peticionarios que, habiendo recibido alguna subvención del Gobierno Vasco, deseen introducir alguna modificación en los datos de domiciliación y/o en los bancarios.

Argibideak / Observaciones:

(1) Administrazioak bete beharrekoa / A rellenar por la Administración.

(2) Aldaturiko kontzeptua(k) baino ez da/dira adierazi behar / Tan sólo debe(n) cumplimentarse el/los concepto(s) a modificar

(3) Kasu honetan, honako dokumentazio osagarri hau erantsi beharko zaio eskabide-orriari / En este caso deberá adjuntarse a la solicitud la siguiente documentación:

a) Proposatzen den aldaketarako arrazoia / Razón que motiva el cambio.

b) Ordainketarako jakinarazitako kontu-korrontea egon badagoela eta beraren titularra adierazitakoa bera dela ziurtatzen dituen banku edo aurrezki-entitate batek emandako agiria / Documento expedido por una entidad bancaria o de ahorro que certifique la existencia de cuenta y la titularidad de la misma.

OGASUN ETA HERRI ADMINISTRAZIO SAILEKO KONTROL EKONOMIKOKO BULEGOKO KONTABILITATE

ZERBITZUA / SERVICIO DE CONTABILIDAD DE LA OFICINA DE CONTROL ECONÓMICO DEL DEPARTAMENTO

DE HACIENDA Y ADMINISTRACIÓN PÚBLICA.

IV. ERANSKINA / ANEXO IV

ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA

Proiektuaren izenburua:

jaunak/andrea

erakundearen legezko ordezkaria/idazkaria

denez, BERE ERANTZUKIZUNPEAN AITORTZEN DU erakunde eskatzaileak ez duela zigor administratibo edo penalik laguntza publikoak lortzeko, ezta horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik ere.

................, 2007ko..........ren............a.

Legezko ordezkaria / Idazkaria

(izena eta sinadura)

DECLARACIÓN RESPONSABLE

Título del proyecto:

D./Dña.:

como representante legal/secretario/a de la entidad:

DECLARA BAJO SU RESPONSABILIDAD que la entidad no ha sido sancionada administrativa o penalmente con la pérdida de la posibilidad de obtención de subvenciones o ayudas públicas, ni se halla incursa en prohibición legal alguna que la inhabilite para ello.

En……………………………a……de…………………………… de 2007.

El/la representante legal/secretario/a

(Nombre y firma)

V. ERANSKINA / ANEXO V

ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA

Proiektuaren izenburua:

jaunak/andrea

erakundearen legezko ordezkaria/idazkaria

denez, BERE ERANTZUKIZUNPEAN AITORTZEN DU erakundeak ez duela beste diru-laguntzarik eskatu helburu berberarekin.

..............., 2007ko ...........ren ............a.

Legezko ordezkaria/Idazkaria

(Izena eta sinadura)

DECLARACIÓN RESPONSABLE

Título del proyecto:

D./Dña.:

como representante legal/secretario/a de la entidad:

DECLARA BAJO SU RESPONSABILIDAD que la entidad no ha solicitado ninguna otra subvención para el mismo objeto.

En……………………………..a……de…………………………….. de 2007.

El/la representante legal/secretario/a

(Nombre y firma)


Azterketa dokumentala