Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

3. zk., 2007ko urtarrilaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Euskal Herriko Unibertsitatea
52

LEHIAKETA PUBLIKOA, UPV/EHUko web atarien mantentze-lan prebentiborako eta ebolutiborako behar diren zerbitzuak kontratatzeko (L.P. 103/06).

1.– Kontratua eskaintzen duena.

a) Erakundea: Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea. Gerentzia. Unibertsitateko Campusa, E; 48940 Leioa (Bizkaia). Telefonoa:94 601 20 01, faxa: 94 601 33 30.

b) Espedientea bideratuko duen atala: Kontratazio eta Erosketetako Zerbitzua.

2.– Kontratuaren gaia.

a) Deskribapena: goian adierazitakoa.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Emateko lekua: ikusi preskripzio teknikoak.

d) Emateko epea: ikusi preskripzio teknikoak.

3.– Tramitazioa, prozedura eta era.

a) Tramitazioa: arrunta.

b) Prozedura: aurreratua.

c) Era: lehiaketa.

4.– Lehiaketarako oinarrizko aurrekontua: 136.750,00 euro, % 16 BEZ barne.

5.– Behin-behineko bermea: 2.735,00 euro.

6.– Aurkeztu beharreko dokumentazioa: ikusi preskripzio teknikoak eta administrazio baldintza zehatzak.

7.– Lehiatzaileak bete beharreko baldintzak.

a) Sailkapena: ikusi karatula (19. puntua).

b) Bestelako baldintzak: ikusi oinarrien orria.

8.– Eskaintzak aurkezteko.

a) Azken eguna: 2007ko urtarrilaren 24a.

b) Dokumentazioa: ikusi oinarrien orria.

c) Aurkezteko lekua: UPV/EHUko Erregistro Orokorra (Errektoregoa, Leioako Campusa, Sarriena auzoa, z/g; 48940), Gipuzkoako Campuseko Erregistroan (Ignacio M.ª Barriola Eraikina, Elhuyar Plaza, Donostia-San Sebastián) eta Arabako Campuseko Erregistroan (Izardui komandantea, 2, Vitoria-Gasteiz). Ordutegia hauxe da: astelehenetik ostegunera, 09:00etatik 13:00etara eta 15:00etatik 16:30era; ostiraletan, udako lanaldi jarraian, Aste Santu eta Gabonetako txandetan, 09:00etatik 13:00etara.

d) Eskaintzari eusteko ezinbesteko epea: hiru hilabete, eskaintzak zabaltzen direnetik hasita.

e) Aldakiak: ez da halakorik jarri, baina preskripzio teknikoen orrietan adierazitakoaren hobekuntzak onartuko dira.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea eta lekua: ikusi 1-a.

b) Eguna: 2007ko urtarrilaren 31.

c) Ordua: 09:00etan.

10.– Iragarkiaren gastuak: kontratua adjudikatzen zaionaren kontura.

11.– Interneteko helbidea: http://www.ehu.es/contratacion_compras.

Leioa, 2006ko azaroaren 23a.

UPV/EHUk 2006ko uztailaren 20an hartutako Ebazpenaz sinatua.

Gerentea,

XABIER AIZPURUA TELLERIA.


Azterketa dokumentala