Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

3. zk., 2007ko urtarrilaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
50

EBAZPENA, 2006ko azaroaren 28koa, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearena, Dantza sustatzeko diru-laguntzen deialdia egiten duen Kultura sailburuaren 2006ko ekainaren 21eko Aginduan finkatzen den gehienezko zenbateko orokorra aldatzen duena.

AURREKARIAK:

1.– Kultura sailburuaren 2006ko ekainaren 21eko Aginduak Dantza sustatzeko diru-laguntzak emateko deialdia egin zuen eta bere 2. artikuluan diru-laguntza horien zenbateko orokorra ehun eta laurogeita bi mila eurotan (182.000,00) finkatu zuen.

2.– Halaber, agindu horren xedapen gehigarrian honako hau aurreikusten zen:

"Eskatutako diru-laguntzen zenbateko osoa kontuan hartuta, 2. artikuluan ezarritako zenbatekoak aldatu egin ahal izango dira, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen ebazpen baten bidez, baldin eta Kultura Sailaren beste programa batzuk gauzatu ondoren aurrekontuetako izakinak agortu ez badira. Aldaketa hori eskabideei buruzko ebazpena egin aurretik egin beharko da, eta diru-laguntza aldatzeko ebazpena EHAAn argitaratu beharko da."

3.– 2006ko irailaren 7an deitutako diru-laguntzetarako eskabide-epea itxi zen eta jasotako eskabideen erregistro eta koantifikazioaren prozedura hasi zen. Epe horretan zehar ikusi da zenbait modalitatetan jasotako eskabide eta diru-laguntza kopuruagatik komenigarria izango litzatekeela zegoen diru kopurua gehitzea.

4.– Une honetan aurrekontu-disponibilitatea badago.

Ondorioz, hauxe

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Dantza sustatzeko diru-laguntzen deialdia egiten duen 2006ko ekainaren 21eko Aginduan finkatzen duen gehienezko zenbatekoa hogeita lau mila eurotan (24.000,00) gehitzea.

Beraz, aipaturiko aginduaren 2. artikuluan aurreikusitako diru-kopurua berrehun eta sei mila eurotan (206.000,00) finkatzen da.

Bigarrena.– Aurreko artikuluan finkatu den zenbateko gehigarria honela banatuko da: Sorkuntza koreografikoaren modalitatea hiru mila eurotan (3.000,00) gehituko da; Bira artistikoetako modalitatea bederatzi mila eurotan (9.000,00) gehituko da eta Prestakuntza jarduerak antolatzearen modalitatea hamabi mila eurotan (12.000,00) gehituko da.

Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzea.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Kultura sailburuari, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hilabeteko epean.

Bigarrena.– Ebazpen honek hartzen denetik aurrera izango du eragina.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko azaroaren 28a.

Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordea,

GURUTZ LARRAÑAGA ZUBIZARRETA.


Azterketa dokumentala