Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

3. zk., 2007ko urtarrilaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Kultura Saila
46

AGINDUA, 2006ko azaroaren 28koa, Kultura sailburuarena, 2006. urteko "Euskadi" literatura saria, haur eta gazteentzako euskarazko literatura modalitateari dagokiona, erabakitzeko asmoz izendaturiko epaimahaiak hartutako erabakiaren berri ematen duena.

Kultura sailburuaren 2006ko apirilaren 6ko Aginduaren bidez (2006ko maiatzaren 30eko EHAA, 101. zk.), "Euskadi" literatura saria, haur eta gazteentzako euskarazko literatura modalitateari dagokiona, arautu eta horretarako dei egiten da.

2006ko apirilaren 6ko Aginduaren 7. artikuluan ezarritakoaren arabera eta berariaz zeregin horretarako 2006ko uztailaren 20an emandako Aginduaren bidez (2006ko abuztuaren 28ko EHAA, 163. zk.) izendatutako epaimahaiak hartutako erabakia ezagutu ondoren, honako hau

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.– 1.– 2006ko "Euskadi" literatura saria, haur eta gazteentzako euskarazko literatura modalitateari dagokiona, Patxi Zubizarreta jaunari eman zaiola jakinaraztea, 2005ean Pamiela argitaletxeak argitara emandako "Pantaleon badoa" izeneko literatura lanagatik.

2.– Sarituak, aipatutako 2006ko apirilaren 6ko Aginduaren 2. artikuluaren arabera, 14.500,00 euro jasoko ditu. Era berean, 2.475,00 euro jasoko ditu goian esandako aginduan xedatutako egitekoak egin ostean.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko azaroaren 28a.

Kultura sailburua,

MIREN AZKARATE VILLAR.


Azterketa dokumentala