Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

3. zk., 2007ko urtarrilaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
42

EBAZPENA, 2006ko azaroaren 24koa, Turismo Administrazioko eta Lehiakortasuneko zuzendariarena. Honen bidez argitara ematen da Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2003ko apirilaren 16ko Aginduaren itzalpean (maiatzaren 16ko EHAA, 95. zk.) eman diren laguntzen onuradunen zerrenda. Izan ere, agindu horrek turismoaren arloko ikastaroak, jardunaldiak, mintegiak eta bisita teknikoak egiteko laguntzen ematea arautu du, eta 2006. urterako deialdia Turismo sailburuordearen 2006ko martxoaren 29ko Ebazpenaren bidez egin da.

Aipatu agindu horretako 10. artikuluan ezarritakoa betetzeko, Turismo Administrazioko eta Lehiakortasuneko Zuzendaritzak aurkeztu ziren eskabideak aztertu eta ebazpen proposamenak eman zituen.

Turismo Administrazioko eta Lehiakortasuneko zuzendariak proposamenak ebatzi ditu eta ebazpena eskatzaileei jakinarazi zaie. Hori dela bide, laguntza hauek arautzen dituen Aginduko 11. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, hauxe

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.– Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2003ko apirilaren 16ko Aginduan jasotzen diren laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzea, Turismo Administrazioko eta Lehiakortasuneko zuzendariaren 2006ko irailaren 25eko Ebazpenaren arabera eta interesatuei jakinarazi ondoren. Izan ere, agindu horrek turismoaren arloko ikastaroak, jardunaldiak, mintegiak eta bisita teknikoak egiteko laguntzen ematea arautu du, eta 2006. urterako deialdia Turismo sailburuordearen 2006ko martxoaren 29ko Ebazpenaren bidez egin da.

Onuradunak Dirulaguntza (eurotan)

Beneficiarios Subvención (en euros)

Junta Administrativa de Peñacerrada / Urizaharreko Adminstrazio Batzordea 5.800,00

Patronato de Turismo de Valdegovía / Gaubeko Turismo Patronatua 440,00

Ayuntamiento de Amurrio / Amurrioko Udala 1.840,00

Cuadrilla de Campezo-Montaña Alavesa / Kanpezu-Arabako Mendialdeko Eskualdea 4.500,00

Cuadrilla de Salvatierra / Aguraingo Eskualdea 4.500,00

Asociación de Turismo Ayala-Alto Nervión-Araiatur / Aiara-Nerbioi Garaiko Turismo Elkartea 10.026,56

Goierri turismoa, S.L. 2.348,34

Debegesa 4.500,00

Ayuntamiento de Lekeitio / Lekeitioko Udala 5.140, 00

Mancomunidad de Lea-Ibarra / Lea Ibarreko Udal Mankomunazgoa 2.824,74

Urduñederra Urduña Ederra, S.L. 1.089,60

Fundación Novia Salcedo Fundazioa 3.374,00

Asociación Cultural Jesus M.ª de Leizaola Kultur Elkargoa 9.000,00

Asociación Cultural Jesus M.ª de Leizaola Kultur Elkargoa 9.000,00

Asociación Cultural Jesus M.ª de Leizaola Kultur Elkargoa 8.738,40

Turismo Encartaciones -Enkartur- Enkarterri Turismo 4.500, 00

Getxo Empresarial y Comercia / Getxo Enpresa eta Merkataritza 9.000,00

Euskal Kostaldea Bizkaia Costa Vasca 4.800,00

Asociación de Desarrollo Rural Gorbeialde / Gorbeialde Landa Garapenerako Alkartea 8.580,00

Vitoria-Gasteiz, 2006ko azaroaren 24a.

Turismo Administrazioko eta Lehiakortasuneko zuzendaria,

MERCEDES RODRÍGUEZ LARRAURI.


Azterketa dokumentala