Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

3. zk., 2007ko urtarrilaren 4a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Jaurlaritzaren Lehendakaritza
41

EBAZPENA, 2006ko abenduaren 18koa, Lehendakaritzaren idazkari nagusiarena, "Euskal Gizartearen Egoera" 2006 Saria esleitzen duena.

"Euskal Gizartearen Egoera" Saria ekainaren 11ko 137/1996 Dekretuak sortu zuen, Euskadiko egoera soziopolitikoa aztertzeko. Aurtengo deialdia 2006ko apirilaren 12ko Ebazpenaren bidez egin zen.

Dekretu horretako 5. artikuluan aurreikusitako eta 2006ko irailaren 28ko Ebazpenaren bidez osatutako Epaimahaiak saria esleitzeko proposamena egin zuen, 2006ko abenduaren 13an izandako bileran.

Beraz, sari hau arautzen duen Dekretuaren 6. artikuluan xedatzen denari men eginez, hauxe

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– 2006ko deialdiari dagokion "Euskal Gizartearen Egoera" Saria, Joseba Azkarraga Etxagibel jaunak burututako "Globalizazioa eta identitate kooperatiboaren bilakaera. Arrasateko Kooperatiba Esperientzia aro aldaketaren aurrean" izeneko lanari esleitzea.

Bigarrena.– Akzesita Beatriz Izquierdo Ramírez andreak burututako "Desarrollo rural y ruralidades. Una evaluación del desarrollo rural en el País Vasco" izeneko lanari esleitzea.

Hirugarrena.– Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du; hala ere, aukerako berraztertze errekurtsoa aurkez daiteke erakunde berean hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez daiteke EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasiko dira kontatzen.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko abenduaren 18a.

Jaurlaritzaren idazkari nagusia,

JESÚS PEÑA MARTÍNEZ.


Azterketa dokumentala