Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2006ko abenduaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Arabako Foru Aldundia
6294

IRAGARKIA, «Eskuernagako eta Mañuetako A–3214 eta A–3224 errepideen trazadura hobetzeko eta plataforma zabaltzeko proiektuak» eragindako ondasun eta eskubideen jabeei okupazio akta egiteko ekintzara deitzeari buruzkoa.

Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 52. artikuluko 4., 5. eta 6. puntuetan xedatutakoa betez, ikusgai jartzen dira deitutako jabeen zerrenda eta Okupazioaren Aurreko Gordailuagatiko (OAP) eta okupazio azkarraren ondoriozko kalte–ordainagatiko kontzeptuen zenbatekoak, jabe horiei beren ondasun eta eskubideen okupazio akta egiteko garaian eskainiko zaizkionak.

Zehaztu behar da, errekurtso izaerarik gabe, zenbateko horietan izan daitezkeen akats materialei buruzko oharrak egin ditzaketela deialdiaren aurreko egunera arte. Administrazioak ez zuzentzekotan, auzia Lurralde Epai–mahaia espedienteaz arduratzen den unera arte geroratuko da, Nahitaezko Desjabetzapeni buruzko Legearen 1957ko apirilaren 26ko Araudiko 58–2. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Horren ondorioz, honi erantsitako zerrendan agertzen diren jabeei dei egiten zaie Mañuetako Udaletxean ager daitezen, hartan adierazten diren egun–orduetan, Okupazioaren Aurreko Gordailuaren eta/edo Okupazioaren ondoriozko kalte–ordainaren zenbatekoak eskaini eta gero finkaren okupazioari ekiteko.

Kontzeptu horien zenbatekoa jaso nahi badute, eskubidea kreditatzen duten agiriak, Nortasun Agiri Nazionala eta, ekintza horretara legezko ordezkariak azalduz gero, ahalorde nahikoa aurkeztu beharko dituzte.

Eskainitako zenbatekoak jaso nahi ez badituzte, edo modu fede–emailean egiaztatu ezin badute desjabetutako ondasunaren jabetza edo ekintzara azaltzen diren nortasuna, esandako kopuruak Arabako Foru Aldundiaren Gordailu Kutxan kontsignatuko dira, Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen Araudiko 58–1. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Vitoria–Gasteiz, 2006ko azaroaren 29a.

Herrilan eta Garraio zuzendaria,

PEDRO JOSÉ GARCÍA FERNÁNDEZ.

ESKUERNAGAKO ETA MAÑUETAKO A–3214 Y A–3224 ERREPIDEEN TRAZADURA HOBETZEKO ETA PLATAFORMA ZABALTZEKO PROIEKTUA

PROYECTO DE CONSTRUCCIÓN DE MEJORA DE TRAZADO Y AMPLIACIÓN DE LA PLATAFORMA DE LAS CARRETERAS A–3214 Y A–3224 ENTRE LAS LOCALIDADES DE VILLABUENA DE ÁLAVA Y BAÑOS DE EBRO
	 	 	 	 	 	 	 									EXPTE. 05/398
Finkaren 	Titularraren izena 		Katrastroko datuak	 Udalerria	Probetxamendua		Eragindako azalera m2		Eguna	Ordua	DP	IRO
zk.		Poligonoa	Etxadia	Lursaila			Behin betikoa	Behin–behinekoa	Zortasuna			(euroak	(euroak
												euros )	euros)
Número 	Nombre del propietario		Datos catastrales		Ayuntamiento	Aprovechamiento		Superficie afectada m2		Día	Hora			finca	Polígono	Manzana	Parcela				Definitiva	Temporal	Serv. de paso				
67	Desconocido	3		191	Mañueta	Idorreko laborea 	561,38			19–12–2006	10:45	135,80		
					Baños de Ebro	Cereal secano	 				
106	García Muñoz, Pedro	4		83	Mañueta	 Etze–larrea 	321			19–12–2006	10:30	188,37	
					Baños de Ebro	Erial a pastos	 				

Azterketa dokumentala