Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2006ko abenduaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
6283

LEHIAKETA PUBLIKOA, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioaren «Justizia.net» web argitaratze–sistemaren garapen berriak kontratatzeko dena (A–016/DJT–2007 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: A–016/DJT–2007.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoko organo judizialak.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 2008ko abenduaren 31 da kontratua burutzeko azken eguna.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: zortziehun mila (800.000,00) euro, BEZ barne; horietatik laurehun mila (400.000,00) euro 2007koak dira, eta gainerako laurehun mila (400.000,00) 2008koak.

5.– Behin–behineko bermea: hamasei mila (16.000,00) euro.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, 1. solairua, B aldea.

c) Herria eta posta–kodea: Vitoria–Gasteiz, 01010.

d) Telefonoa: 945 01 90 98.

e) Telefaxa: 945 01 94 51. E–maila: y–blanco@ej–gv.es.

f) Agiriak eta argibideak lortzeko azken eguna: 2006ko abenduaren 29a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena (taldeak, azpitaldeak eta kategoria): V taldea, 2 azpitaldea eta C kategoria.

b) Bestelako betebeharrak: ekonomia– eta finantza–kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala egiaztatu beharko da, administrazio–klausula zehatzen pleguaren karatulan esaten den moduan.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2007ko urtarrilaren 2ko 10:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru kartazal aurkeztu beharko dira («A», «B» eta «C»), lehiaketa hau arautzen duten administrazio–klausula zehatzen pleguan eta betekizun teknikoen pleguan jasotako dokumentuak dituztela.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Zerbitzu Zuzendaritzako Kontratazio Mahaia.

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, 1. solairua, B aldea.

3) Herria eta posta–kodea: Vitoria–Gasteiz, 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari (lehiaketa): hiru hilabete.

e) Aldaerak (lehiaketa): ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila.

b) Helbidea: Donostia kalea 1.

c) Herria: Vitoria–Gasteiz, 01010.

d) Eguna: 2007ko urtarrilaren 8a.

e) Ordua: 10:30.

10.– Bestelako argibideak: pleguetan ageri direnak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2006ko azaroaren 10a.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika–ataria edo web–orria: www.euskadi.net.

Vitoria–Gasteiz, 2006ko azaroaren 15a.

Zerbitzu zuzendaria,

TERESA AMEZKETA ALEGRÍA.


Azterketa dokumentala