Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2006ko abenduaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
6280

IRAGARKIA, Servicio Vasco de Empleo–Lanbideren informazio– eta kudeaketa–sistemaren mantentze zuzentzailea, perfektiboa eta ebolutiboa bermatzeko informatika–funtzionalitateak garatzea xede duen zerbitzuen administrazio–kontratua esleitu dela jakitera ematekoa (KBN C02/009/2006 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila. Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: C02/009/2006.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu mota: zerbitzuak.

b) Helburua: Servicio Vasco de Empleo–Lanbideren informazio– eta kudeaketa–sistemaren mantentze zuzentzailea, perfektiboa eta ebolutiboa bermatzeko informatika–funtzionalitateak garatzea.

c) Loteak: ez.

d) Lizitaziorako iragarkia argitaratu den eguna edo aldizkari ofiziala: 2006ko maiatzaren 5eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 84. zenbakia; 2006ko apirilaren 14ko Estatuko Aldizkari Ofiziala, 89. zenbakia; eta Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera 2006ko apirilaren 5ean bidali zen.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: laurehun mila (400.000,00) eurokoa da gehienezko aurrekontua.

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2006ko uztailaren 31.

b) Kontratista: Accenture, S.L.

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: hirurehun eta laurogeita hamalau mila (394.000,00) euro.

Vitoria–Gasteiz, 2006ko urriaren 19a.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ–MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala