Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2006ko abenduaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
6278

EBAZPENA, 2006ko azaroaren 29koa, Hezkuntza sailburuordearena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2006ko maiatzaren 30eko Aginduz egindako deialdia, Arte Plastikoetako eta Diseinuko (araubide bereziko irakaskuntzak) ikastetxe baimenduei diru-laguntzak emateari buruzkoa, ebazten duena.

Aipatutako deialdirako zentroek aurkeztu dituzten eskabideak aztertu ondoren, eta bertako bederatzigarren artikuluak Sailburuordetza honi ebazpena dagokiola ezartzen duela kontuan hartuz hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Esandako deialdia erabakitzea, zentro bakoitzari dagokion diru-kopurua esleituz, ebazpen honetako I. eranskinean jakinarazten den bezala.

2. artikulua.– Baremo guztietan ezarritakoa esleituz, irakastordu finantzagarri bakoitzari dagokion diru-kopurua hauxe izango da:

Dagoen diru-kopurua osoa: 183.600 euro.

Ordu finantzagarriak guztira: 2.928,83.

Euroak orduko: 62,68 euro.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Prozedurari dagokionez ebazpen horretan arautu gabeko guztietarako, Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea ezarriko da.

Bigarrena.– Ebazpen hau hezkuntza-komunitateko sektore guztiei jakinarazi beharko zaie zentroko informazio-guneetan erakutsiz.

Hirugarrena.– Administrazio bidea amaitzen ez duen ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko azaroaren 29a.

Hezkuntza sailburuordea,

PEDRO M.ª OCHOA BERNALES.

I. ERANSKINA / ANEXO I
2005-2006 IKASTURTEA / CURSO 2005-2006

Fiskal kodea 	Zentroaren izena	Zentroaren titularra	 OF/HF	DM/MH	Guztira

Código fiscal	Nombre del centro	Titular del centro			Total

B20593810	Kunsthal	Arrecubieta y Urgull AP &D, S.L.	965,71	62,68	60.537,15	

F20669602	Gaia	Escuela Gaia S.COOP.	521,08	62, 68	32.665,21	

48055461	IADE Escuela de decoradores	Estudio Leonardo De Vinci (Escuela de 	362,82	62,68	22.744,18

		Decoradores del IADE de Vizcaya) S.A.

B95108080	Inutec	Inutec Diseño S.L.	786,65	62, 68	49.312,75	

B95332573	Argi Arte	Argi-Arte S.L.L.	292,57	62, 68	18.340,71	

Guztira/Total			2.928,83		183.600


Azterketa dokumentala