Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2006ko abenduaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
6277

EBAZPENA, 2006ko azaroaren 29koa, Hezkuntza sailburuordearena, musika irakaskuntzak eman eta toki mailako administrazio publikoen finantzaziorik ez duten zentro zenbaiti diru-laguntzak emateko deialdia ebazten duena. Deialdi hori Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2006ko maiatzaren 30eko Agindu batez egin zen.

Aipatutako deialdirako Ikastetxeek aurkeztu dituzten eskabideak aztertu ondoren, eta bertako seigarren oinarri-arauak Sailburuordetza honi ebazpena dagokiola ezartzen duela kontutan hartuz, hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Esandako deialdia erabakitzea, zentro bakoitzari dagokion diru kopurua esleituz, ebazpen honetako eranskinean jakinarazten den bezala.

2. artikulua.– Deialdiaren Aginduko, II. Baremoko I. idatz-zatian ezarri duena aplikatuz, Musika Eskoletako batez besteko denborazko modulua irakaskuntza arautuko ikasleei dagokienez, hauxe izango da:

Eskola-ordu finantzagarri guztiak: 2.955,06.

Plaza finantzagarri guztiak: 6.224.

Batez besteko denborazko modulua: 28,49 minutu.

3. artikulua.– Baremo guztietan ezarritakoa esleituz, irakastordu finantzagarri bakoitzari dagokion diru-kopurua, hauxe izango da:

Dagoen diru-kopuru osoa: 739.200 euro.

Ordu finantzagarriak guztira: 4.981,42.

Euroak, orduko: 148,391 euro.

Euroak, orduko, 5. oinarria aplikatu ondoren birkalkulatuta: 148,391 euro.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Prozedurari dagokionez ebazpen honetan arautu gabeko guztietarako, Herri-Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea ezarriko da.

Bigarrena.– Ebazpen hau hezkuntza-komunitateko sektore guztiei jakinarazi beharko zaie, zentroetako informazio-guneetan erakutsiaz.

Hirugarrena.– Administrazio bidea amaitzen ez duen ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko azaroaren 29a.

Hezkuntza sailburuordea,

PEDRO M.ª OCHOA BERNALES.

ERANSKINA/ANEXO
2005-2006 IKASTURTEA / CURSO 2005-2006

Izena	OF/HF	DM/MH	Diru-laguntza

			(eurotan)

Nombre			Subvención

			(en euros)

CAME «Arizgoiti» OMIB	32,97	148,391	4.892,46	

CAME «Ibargain» OMIB	230,447	148,391	34.196,29	

CAME «Landaluze Musikaltegia» OMIB	37,09	148,391	 5.503,83	

CAME «Larrabetzu» OMIB	26,54	148,391	3.938,31	

CAME «Liceo Musical Vizcaino» OMIB	22,372	148,391	 3.319,76	

CAME «Loroño» OMIB	33,33	148,391	4.945,88	

CAME «Mus. Fernando Alb. Fernández OMIB	11,773	148, 391	1.747,06	

CAME «Noroabe» OMIB	16,247	148,391	2.410,86	

CAME «Soinu» OMIB	27,775	148,391	4.121,57	

CAME «Usandizaga» OMIB	15,308	148,391	2.271,62	

CAMM «Bedmar» EMIB	620,138	148,391	92.023,16	

CAMM «Juli Foruria» EMIB	150,545	148,391	22.339,57 	

CAMM «Sociedad Coral» EMIB	342,697	148,391	50.853, 22	

CAMM «Urtiaga» EMIB	126,918	148,391	18.833,58	

EMPR «Adagio» MEPR	143	148,391	21.219,96	

EMPR «Artebi» MEPR	326,385	148,391	48.432,71	

Izena	OF/HF	DM/MH	Diru-laguntza

			(eurotan)

Nombre			Subvención

			(en euros)

EMPR «Axular» MEPR	143,65	148,391	21.316,42	

EMPR «Bilaun» MEPR	72	148,391	10.684,18	

EMPR «CEM Academia Arbos» MEPR	169,095	148,391	 25.092,23	

EMPR «Deusto» MEPR	44,16	148,391	6.552,96	

EMPR «Easo» MEPR	300,3	148,391	44.561,92	

EMPR «Hala Dzipo» MEPR	219,733	148,391	32.606,52	

EMPR «Jakintza» MEPR	202,035	148,391	29.980,24	

EMPR «Kame» MEPR	228,053	148,391	33.841,14	

EMPR «Musikabi San Ignacio» MEPR	134,583	148,391	 19.971,00	

EMPR «Musikasi» MEPR	369,905	148,391	54.890,70	

EMPR «San Patricio» MEPR	147,333	148,391	21.862, 99	

EMPR «The English School» MEPR	87,172	148,391	 12.935,52	

EMPR «Udaberria» MEPR	235,625	148,391	34.964,71	

EMPR «Vedruna» MEPR	226,85	148,391	33.662,58	

EMPR «Zurriola» MEPR	177,393	148,391	26.323,63	

EMPR «Santa María» MEPR	60	148,391	8.903,42	

Guztira/Total	4.981,42		739.200,00	


Azterketa dokumentala