Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2006ko abenduaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
6274

EBAZPENA, 2006ko azaroaren 20koa, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordearena, atzerrian, EAErentzat interesgarriak diren gaietan, espezializaziorako ikasketak egiteko beka berriak esleitzeko dena (2006-2007 ikasturtea).

2006-2007 ikasturtean atzerrian, EAErentzat interesgarriak diren gaietan, espezializaziorako ikasketak egiteko beketarako deia egin zuen 2006ko maiatzaren 23ko Aginduak (ekainaren 9ko EHAA) xedatutakoa betez, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– 2006ko irailaren 22ko Ebazpenaren bidez emandako bekei dagozkien I. eranskinean adierazitako bekadunetako bakoitzari ekonomi laguntzak kentzea, bekari uko egin diotela edo maiatzaren 23ko Aginduan ezarritakoa bete ez dutela sendetsi egin baita.

Bigarrena.– II. eranskinean adierazitako onuradunetako bakoitzari 2006-2007 ikasturtean atzerrian, EAErentzat interesgarriak diren gaietan, espezializaziorako ikasketak egiteko bekak ematea.

Hirugarrena.– Beka horien diru-zenbatekoa, iraupena eta gainerako baldintzak, 2006ko maiatzaren 23ko Aginduan ezarritakoaren araberakoak izango dira.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka, interesatuek gora jotzeko errekutsoa aurkeztu ahal izango diote Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko azaroaren 20a.

Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordea,

IBONE AMEZAGA ARREGI.

I. ERANSKINA / ANEXO I

Deiald.	Abizenak/Izena	Zergatia

Conv.	Apellidos/nombre	Motivo

2006	Calderón 	Larrañaga 	Amaia	Uko Egitea / Renuncia	

II. ERANSKINA / ANEXO II

Deiald.	Abizenak/Izena	Diru-laguntza (eurotan)

Conv.	Apellidos/nombre	Dot. Económica (en euros)

		9 hilabete / 9 meses

		

2006	Rico	Lozano	Ibai Ieltxu	15.902


Azterketa dokumentala