Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2006ko abenduaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Herrizaingo Saila
6272

HUTSEN ZUZENKETA, ondoko ebazpenarena: «Ebazpena, 2006ko urriaren 18koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Administrazioarekiko Auzietako Bilboko 2 zenbakiko Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (333/06 Prozedura Laburtua) interesa izan lezaketenak epatzen dituena. Errekurtso hori Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Langileria eta Aholkularitza Juridikoaren Arloko buruaren 2006ko maiatzaren 16ko Jakinarazpenaren kontra jarritakoa da, AKZ ikastaroa –Cebi deituriko modalitatea- ikastarotzat hartzea atzera botatzen duena».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuaren 24.2.a) artikuluan xedatzen denez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak testua argitaratzeko agindu duten organoek zuzenduko dituzte, baldin eta nabarmenak badira, xedapen, egintza edo iragarkien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian testu osoa edo kasuan kasuko testu-zatia zuzenduta argitaratzeko aginduko dute.

Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena den eta administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (333/06 Prozedura Laburtua) interesa izan lezaketenak epatzen dituen 2006ko urriaren 18ko Ebazpenaren idazpuruan eta testuan gisa horretako akatsak atzeman direnez, jarraian zuzentzen dira. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian 2006ko azaroaren 20an (221. zk.) argitaratu zen.

Ebazpenaren idazpuruan eta testuan (23066. orrialdea), honakoa dioenean:

«… Administrazioarekiko Auzietako Bilboko 1 zenbakiko Epaitegiak…»

Honako hau esan behar du:

«… Administrazioarekiko Auzietako Bilboko 2 zenbakiko Epaitegiak…»


Azterketa dokumentala