Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

239. zk., 2006ko abenduaren 18a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
6270

EBAZPENA, 2006ko urriaren 5ekoa, Funtzio Publikoaren zuzendariarena, langileriari buruz euskal autonomia erkidegoko auzitegi nagusiko administrazioarekiko auzietako salan jardundako 873/06 eta 874/06 zenbakidun prozedura arruntetan alderdi bezala ager daitezen, interesdun izan daitezkeenei epea jartzen diena.

Ebazpen honen ondorioz argitara ematen da Funtzio Publikoaren zuzendariak 2006ko urriaren 2an Ebazpenak eman dituela, non xedatu den Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salari bidal dakizkiola Miriam Gorritxo Buisan eta M.ª del Coro Garcia Orbegozo andereek jarri dituzten Prozedura Arrunteko 873/06 eta 874/06 zenbakiko administrazioarekiko auzi-errekurtsoei buruzko espediente administratiboak. Errekurtso horietan aurka egiten zaio 59/2000 Dekretutik eratorritako hautaketa-prozesuak gainditu dituztenen behin betiko zerrenda aditzera emateko eta hautaketa-prozesu horietan eskainitako lanpostuen behin betiko zerrenda argitaratzeko agintzen duen 2006ko martxoaren 17ko Ebazpenaren aurka aurkeztutako gorako errekurtsoa ezesteko diren Ogasun eta Herri Administrazio Sailburuaren 2006ko irailaren 25eko aginduei.

Prozedura hauei buruzko ebazpenak 59/2000

Dekretuz onartutako Enplegu Publikoaren Eskaintzaren ebazpenean eragina izan dezake administrarien eta administrari laguntzaileen kidegoetan.

Horregatik guztiagatik eta Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen Legeak —uztailaren 13ko 29/1998 Legeak emandako idazkeran— 49.1 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, honako hau

EBATZI DUT:

Aipatutako espedientean interesdunak izan daitezkeenei bederatzi eguneko epea jartzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salaren aurrean lehenago esandako prozedurako alderdi bezala aurkezteko aukera izan dezaten.

Honako hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko urriaren 5a.

Funtzio Publikoaren zuzendaria,

FERNANDO TOÑA GUENAGA.


Azterketa dokumentala