Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2006ko abenduaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Interbiak SA
6242

ESLEIPENA, lehiaketa honena: eraikuntza proiekturako laguntza teknikoa idaztea, eta, jendaurrera azaltzeko, IEA eskuratzeko eta desjabetze–prozesua eta obra zuzendaritza kudeatzeko laguntza teknikoa, ondoko obra honi dagokiona: Trapagarango biaduktuaren 3b. bidetartea, Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidearen I. fasekoa.

1.– Erakunde adjudikatzailea.

a) Erakundea: Interbiak Bizkaiko Hegoaldeko Akzesibilitatea SA, Bizkaiko Foru Aldundiaren Kide Bakarreko Herri Baltzua, bere izenean eta Bizkaiko Akzesibilitate Plana 2003 kudeatzeko haren kontura arituz.

b) Espediente–zenbakia: 006/2006.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratuaren mota: aholkularitza eta laguntza.

b) Xedearen deskribapena: eraikuntza proiekturako laguntza teknikoa idaztea, eta, jendaurrera azaltzeko, IEA eskuratzeko eta desjabetze–prozesua eta obra zuzendaritza kudeatzeko laguntza teknikoa, ondoko obra honi dagokiona: Trapagarango biaduktuaren 3b. bidetartea, Metropoliaren Hegoaldeko Saihesbidearen I. fasekoa.

3.– Tramitazioa, prozedura eta adjudikatzeko era.

a) Tramitazioa: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: atal bakoitzarentzat gehiengo eskaintza aurrekontu bat ezartzen da, hurrengo bi atal bakoitzarentzat:

– Eraikuntza eta bideragarritasun proiektuaren idazketa: 1.009.200,00 euro.

– Laguntza teknikoa eta lanen zuzendaritza: 2.881.440,00 euro.

Kopuru bietan % 16ko BEZa barne dagoelarik.

5.– Adjudikazioa.

a) Eguna: 2006ko irailaren 19a.

b) Kontratista: Prointec, S.A. – Euskontrol, S.A. – Estudio de Ingeniería y Proyectos, S.L. Behin Behineko Enpresen Elkartea maiatzaren 26ko 18/1982 Legea, «UTE Viaducto" anagraman.

c) Adjudikazioaren zenbatekoa:

– Eraikuntza eta bideragarritasun proiektuaren idazketa: 890.555,20 euro, BEZa barne.

– Laguntza teknikoa eta lanen zuzendaritza: 2.513.874,58 euro, BEZa barne.

Bilbao, 2006ko urriaren 24a.

Zuzendari gerentea,

JAVIER OLIVARES LAPATZA–GORTAZAR.


Azterketa dokumentala