
237. zk., 2006ko abenduaren 14a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 Zenbakiko Epaitegia
6228
EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortziorako 544/06 prozeduraren ondoriozkoa.
Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegian adostasunik gabeko dibortziorako bideratutako 544/06 prozeduran epaia eman da. Prozedura hori Jorge García Domínguezek eskatuta hasi da, Maria Quintela Rodríguezen aurka. Honako hauek dira epai horren idazpurua eta epaitza:
Jorge García Domínguez demandatuak doako justizia esleiturik duela kontuan izanik.
613 EPAIA
Epaia ematen duen epailea: María Jesús Gómez Soria.
Lekua: Barakaldo (Bizkaia).
Eguna: bi mila eta seiko azaroaren bia.
Alderdi demandatzailea: Jorge García Domínguez.
Abokatua: Asier Barrenechea Muñoz.
Prokuradorea: Carmen Miral Oronoz.
Alderdi demandatua: Maria Quintela Rodríguez.
Abokatua:
Prokuradorea:
Judizioko gaia: adostasunik gabeko dibortzioa.
Baietsi egin dut Jorge García Domínguezen ordezkariak María Quintela Rodríguezen aurka aurkeztutako dibortzio-demanda. Beraz, auzilarien arteko dibortzioa agintzen dut, legezko ondorio guztietarako.
Ez da kosturik ezarri behar.
Epai hau irmoa egin ostean, egin bedi horren testigantza eta bidal bedi Muskizeko Erregistro Zibilera, dagokion idazpena egiteko.
Jakinarazi bekie epai hau alderdiei, aditzera emanez ez dela irmoa eta apelazio-errekurtsoa aurkez dezaketela epaitegi honetan bost eguneko epean. Probintzia auzitegia arduratuko da errekurtsoaz.
Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.
Argitalpena: epaile magistratu andreak eman, irakurri eta argitaratu du epai hori, epaia eman duen egunean bertan. Fede ematen dut.
Eta Maria Quintela Rodríguez demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, eman eta sinatzen dut hau, Barakaldon (Bizkaia), bi mila eta seiko azaroaren hamahiruan.
IDAZKARIA.
RSS