
237. zk., 2006ko abenduaren 14a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Justizi Administrazioa
Balmasedako Lehen Auzialdiko 1 Zenbakiko Epaitegia
6226
EDIKTUA, etendako traktu segidakoari berriro ekiteari buruzko 295/06 prozeduraren ondoriozkoa.
Nik, Balmasedako (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiko epaile naizen aldetik, hau
JAKINARAZTEN DUT:
Epaitegi honetan segidako traktuari berriro ekiteko jabari-espedienteari buruzko 295/06 prozedura bideratu dela, Inmopeñascal, 38 S.L.k eskatuta, honako finka honen segidako traktuari berriro ekiteko jabari-espedientea:
Balmasedako Pio Bermejillo kaleko 8an 6 zenbakiaz seinalatutako etxeko lehen pisua, lantegi bat, soto bat, hiru gela eta ganbara bat dituena. Balmasedako Jabetza Erregistroan inskribatuta dago: 912. liburukia, 73. liburua, 126. folioa, 259. finka, Balmasedakoa.
Ediktu honen bidez eta gaur emandako probidentziaren indarrez, dei egiten zaie eskatutako inskripzioak kalte egin diezaiekeen pertsona ezezagunei, ediktu hau argitaratu eta hurrengo hamar eguneko epean espedientean agertu eta beren eskubideen alde egokitzat jotzen dutena alega dezaten.
Idazki honen bitartez eta egun honetako probidentziaz erabakitakoaren ondorioz, dei egiten zaie helbide ezezaguna dutenei, ediktu hau argitaratu eta hurrengo egunetik harako hamar eguneko epearen barruan espedientean agertu eta zuzenbidez egoki zaiena alegatu ahal dezaten. Honako hauek dira helbide ezezaguna dutenak:
Domingo Ibarraren jaraunsleak, Buenaventura Machin, Jose Maria Gardoque Larrea, Juana Martinez Perez, Manuel Martinez Perez eta Elias Martinez Amez.
Balmaseda (Bizkaia), 2006ko azaroaren 15a.
IDAZKARIA.
RSS