Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2006ko abenduaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
6224

247/2006 DEKRETUA, azaroaren 28koa, Bizkaiko Foru Aldundiak, nahitaezko desjabetzea egiteko, «Dimako saneamendua: 2. fasea: Lamindao-Areatza hodi biltzailea proiektuko" desjabetzearen eraginpeko ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu behar dituela adierazteko dena.

Bizkaiko Foru Aldundiko Ingurumen Sailaren 2006ko uztailaren 28ko 1812/2006 Foru Dekretuaren bidez «Dimako saneamendua: 2. fasea: Lamindao-Areatza hodi biltzailea proiektuaren" eraginpeko ondasun eta eskubideak okupatzeko nahitaezko desjabetzeko espedientea zabaltzea erabaki zen, bai eta proiektuaren eraginpean zeuden ondasun eta eskubideen zerrenda jendaurrean jartzea ere. Ondoren, abuztuaren 10eko 1857/2006 Foru Aginduaren bidez, Eusko Jaurlaritzari nahitaezko desjabetzearen eraginpean dauden ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla adierazteko eskatzea erabaki zen, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan ezarritakoaren babesean.

Lehenbailehen hartu beharreko ondasun eta eskubideak banakatuta eta zehaztuta agertzen dira espedientean jasotako zerrendan, zeintzuk diren jakiteko beharrezkoak diren datuekin. Zerrenda hori jendaurrean jarri zen zegokion garaian, arrazoibide-idazki bat aurkeztu zen eta administrazio-espedientean adierazten den moduan ebatzi zen.

Zerbitzu teknikoek ikusi dutenez, ez dago espedientea izapidetzeko inolako hirigintza-oztoporik.

Ondasun eta eskubide horiek hartzea luza ezinezkotzat jotzen da honako arrazoi hauengatik:

Dimako udalerriak saneamenduko eta arazketako arazoak ditu eta arazo horiek konpontzeko Lamiando auzoko eta gainerako herrigune eta etxebizitzetako hondakin-urak bildu eta Arratia ibaiaren hodi biltzaileen sistemara eraman beharko lirateke. Aipatu sistemak Bediako araztegira eramaten ditu urak.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f) artikuluan xedatzen denaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla adieraztea nahitaezko desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: burutze-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolamenduari dagozkion sistema orokorrak edo antolaketa horren elementuren bat eta hiri-lurzoruan egin beharreko banakako egintzak. Goian aipatutako lege horrek 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, orduko Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari dagokio horretarako proposamena Jaurlaritzaren Kontseiluari aurkeztea.

Ondorioz, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2006ko azaroaren 28an egindako bilkuran aztertu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legearen 52. artikuluan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko Legearen 26.ean xedatutakoari jarraituz, «Dimako saneamendua: 2. fasea: Lamindao-Areatza hodi biltzailea proiektuaren" desjabetzea burutzeko beharrezkoak diren ondasun eta eskubideak Bizkaiko Foru Aldundiak lehenbailehen hartu beharrekoak direla adieraztea, nahitaezko desjabetzea egiteko.

Vitoria-Gasteizen, 2006ko azaroaren 28an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ingurumen eta

Lurralde Antolamendu sailburua,

ESTHER LARRAÑAGA GALDOS.


Azterketa dokumentala