Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2006ko abenduaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
6217

AGINDUA, 2006ko azaroaren 21ekoa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena. Honen bidez, Arabako Lurralde Historikoko enpresetako eta administrazio publikoetako langileen ordezkaritza-organoetarako hauteskundeetako ikuskatzaile bat kargutik kendu eta haren ordez beste bat izendatzen da.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 2006ko urriaren 3ko Aginduaren bidez (urriaren 25eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, 204. zenbakikoan argitaratua), Rosa Moreno Corchado andrea izendatu zen ikuskatzaile, Arabako Lurralde Historikoko enpresetako eta administrazio publikoetako langileen ordezkaritza-organoetarako hauteskunde-prozesuaren fidagarritasuna ahalik eta gehien berma zezan.

Leku-aldaketaren ondorioz, Rosa Moreno Corchadok ez du egokitu zitzaizkion funtzioak egiterik, eta, horrenbestez, bera ordezkatzeko beste ikuskatzaile bat izendatu behar da.

Aurreko guztiarengatik, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Sindikatu Hauteskundeen Bulego Publikoa, Batzordea eta Ikuskaritza sortzen dituen azaroaren 28ko 237/2000 Dekretuko IV. kapituluan ezarritakoari jarraiki (2000ko abenduaren 26ko EHAA), honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengo artikulua.– Arabako Lurralde Historikoko enpresetako eta administrazio publikoetako langileen ordezkaritza-organoetarako hauteskunde-prozesuaren fidagarritasuna ahalik eta gehien bermatzeko ikuskatzaile gisan Rosa Moreno Corchado andreak zituen funtzioak kentzea.

Bigarren artikulua.– Domingo Abad Pinedo jauna ikuskatzaile izendatzea, Arabako Lurralde Historikoko enpresetako eta administrazio publikoetako langileen ordezkaritza-organoetarako hauteskunde-prozesuaren fidagarritasuna ahalik eta gehien berma dezan.

Hirugarren artikulua.– Agindu honetan xedatutakoaren aurka doazen maila bereko edo apalagoko xedapenak indargabeturik uztea.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Errekurtsoak.

Agindu honek amaitu egiten du administrazio bidea. Haren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta biharamunetik aurrera, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 116. eta 117. artikuluetan xedatutakoaren arabera; edo, bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, hil biko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta biharamunetik aurrera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeko 10.1.a) eta 46. artikuluetan ezarritakoaren arabera.

Bigarrena.– Ondorioak.

Agindu honek izango ditu ondorioak interesatuari jakinarazten zaion egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko azaroaren 21a.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

JOSEBA AZKARRAGA RODERO.


Azterketa dokumentala