Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2006ko abenduaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Jaurlaritzaren Lehendakariordetza
6216

20/2006 EBAZPENA, irailaren 27koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako Erabakia argitaratzeko xedatzen duena. Erabakia: Jaurlaritzaren Kontseiluak 1988ko azaroaren 23ko bileran hartutako Erabakiaren 1. paragrafoa ezeztatu eta indarrik gabe uzten da, non eraikin judizialetako etxebizitzen jarduna eta erabilera aztertzen baitira. Etxebizitzok Euskal Autonomia Erkidegoak erosi zituen, hain zuzen ere, justizia administrazioko arloan eginkizunak eskualdatzearen indarrez. Lehenengo paragrafo horretan xedatzen da, halaber, kreditu-lerroak ezarriko direla, zeinen interesa administrazioak diruz lagunduko baitu, EAEn destinoa duten magistratu, epaile eta fiskalek Erkidego honetan euren ohiko etxebizitza eros dezaten.

Jaurlaritzaren Kontseiluak 2006ko irailaren 26an egindako bileran Erabakia hartu zuen. Erabakia: Jaurlaritzaren Kontseiluak 1988ko azaroaren 23ko bileran hartutako Erabakiaren 1. paragrafoa ezeztatu eta indarrik gabe uzten da, non eraikin judizialetako etxebizitzen jardunaz eta erabilera aztertzen baitira. Etxebizitzok Euskal Autonomia Erkidegoak erosi zituen, hain zuzen ere, justizia administrazioko arloan eginkizunak eskualdatzearen indarrez. Lehenengo paragrafo horretan xedatzen da, halaber, kreditu-lerroak ezarriko direla, zeinen interesa administrazioak diruz lagunduko baitu, EAEn destinoa duten magistratu, epaile eta fiskalek Erkidegoko honetan euren ohiko etxebizitza eros dezaten. Erabaki hori argitaratu egin behar denez,

EBATZI DUT:

Artikulua bakarra.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen da erabaki hau, zeina eranskin gisara baitator. Erabakia: Jaurlaritzaren Kontseiluak 1988ko azaroaren 23ko bileran hartutako Erabakiaren 1. paragrafoa ezeztatu eta indarrik gabe uzten da, non eraikin judizialetako etxebizitzen jarduna eta erabilera aztertzen baitira. Etxebizitzok Euskal Autonomia Erkidegoak erosi zituen, hain zuzen ere, justizia administrazioko arloan eginkizunak eskualdatzearen indarrez. Lehenengo paragrafo horretan xedatzen da, halaber, kreditu-lerroak ezarriko direla, zeinen interesa administrazioak diruz lagunduko baitu, EAEn destinoa duten magistratu, epaile eta fiskalek Erkidego honetan euren ohiko etxebizitza eros dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko irailaren 27a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta

Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

JOSÉ LUIS ERREKATXO LABANDIBAR.

ERANSKINA, JAURLARITZAREN IDAZKARITZAKO
ETA LEGEBILTZARRAREKIKO
HARREMANETARAKO ZUZENDARIAK IRAILAREN 27AN EMANDAKO 20/2006 EBAZPENARENA.

Erabakia: Jaurlaritzaren Kontseiluak 1988ko azaroaren 23ko bileran hartutako Erabakiaren 1. paragrafoa ezeztatu eta indarrik gabe uzten da, non eraikin judizialetako etxebizitzen jarduna eta erabilera aztertzen baitira. Etxebizitzok Euskal Autonomia Erkidegoak erosi zituen, hain zuzen ere, justizia administrazioko arloan eginkizunak eskualdatzearen indarrez. Lehenengo paragrafo horretan xedatzen da, halaber, kreditu-lerroak ezarriko direla, zeinen interesa administrazioak diruz lagunduko baitu, EAEn destinoa duten magistratu, epaile eta fiskalek Erkidegoko honetan euren ohiko etxebizitza eros dezaten.

Lehendakaritza, Zuzentza eta Autonomi Garapenerako sailburuaren 1989ko apirilaren 12ko Aginduz (1989ko apirilaren 17ko EHAA) Jaurlaritzako kontseiluak 1988ko azaroaren 23an hartutako erabakia eta hori garatzeko eta egituratzeko emandako baldintza orokorrak argitaratzea xedatu zen. Agindu horren xedapen zatiko lehenengo eta bigarren artikuluetan ezarritakotik, agindu honek bi eranskin jasotzen ditu; bata, 1988ko azaroaren 23an Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako Erabakia argitaratzeari dagokiona; eta bestea, 1988ko azaroaren 23an Jaurlaritzaren Kontseiluak hartutako Erabakia —Autonomia Erkidegoan destinoa duten magistratu, epaile eta fiskalentzat ohiko etxebizitza erosi dezaten diruz lagundutako maileguei buruzkoa- garatu eta egituratzeko baldintza orokorrak ezartzen dituen Justizia sailburuordearen 1989ko apirilaren 12ko Ebazpena argitaratzekoa.

Jaurlaritzak hartutako neurriak bi modura eratu ziren. Alde batetik, etxebizitzak esleitzeko eta erabiltzeko ordura arteko irizpideak aldatu egin ziren, alegia, etxebizitzen esleipenak murriztu egin zitzaizkien zenbait karguri, zeinei, tradizioak aginduta edo arrazoi praktikoengatik, etxebizitza esleitzea bidezkoa baita, bai Auzitegian edo Epaitegian bertan, bai hortik kanpo. Bestalde, kreditu-lerroak ezartzen ziren, zeinen interesa administrazioak diruz lagunduko baitzuen, EAEn destinoa duten magistratu, epaile eta fiskalek Erkidego honetan euren ohiko etxebizitza eros zezaten, alde batetik bestera ibiltzea eragotzi eta bertan errotzea lortze aldera.

Geroago, Lehendakaritza, Lege Araubide eta Autonomi Garapenerako sailburuaren 1993ko urtarrilaren 22ko Aginduz (1993ko otsailaren 8ko EHAA) Jaurlaritzaren Kontseiluak 1993ko urtarrilaren 12an hartutako Erabakia, hots, destinoa Euskal Autonomia Erkidegoan duten Magistratu, Epaile eta Fiskalek ohiko etxebizitza bertan eros zezaten jarritako kreditu bideak kentzeari buruzkoa, argitara zedila xedatu zuen. Jaurlaritzak, beraz, begiz jotako helburuak aski betetakotzat ematen ditu; honako hauek, hain zuzen ere: pertsonal judizialaren eta fiskalaren mugikortasun gehiegizkoa ahalik gehien murriztea eta destinoko organo judizialetan irauteko behar duten egonkortasuna bermatzea. Hori horrela dela, Jaurlaritzaren Kontseiluak, 1993ko urtarrilaren 12an hartutako Erabakiz, indarrik gabe utzi zuen 1988ko azaroaren 23ko Erabakiko 5. paragrafoa, zeina, lehenengo gehigarrizko xedapenean jasotako habilitazioaren ondorioz, Justizia sailburuordearen 1989ko apirilaren 12ko Ebazpenaz garatu baitzen.

Erabaki honen helburua 1988ko azaroaren 23ko Erabakiaren 1. paragrafoa ezeztatzea eta indarrik gabe uztea da; eta horretarako EAEko Administrazioak aukera emango die Justiziako Auzitegi Nagusiko eta Probintzia Auzitegietako lehendakari eta fiskal buruei —euren karguen indarrez— Justizia Jauregitik kanpoko etxebizitza ofiziala erabiltzeko. Bien bitartean, eraikin horien barruan orain arte dituzten etxebizitzak erabili ahal izango dituzte. Bidezkotzat jotzen da Justizia jauregietatik kanpoko etxebizitza ofizial horiek karguaren arabera bakarrik esleitzeak sortutako egoera berraztertzea. Gura dena da, izan ere, Justizia, gizarteak eskatzen duen moduan, zerbitzu publiko moderno eta eraginkorra bihurtzea, funtzionalitate eta arrazionalitateko antolaketa-printzipioetan oinarritzen dena batik bat, eta, horien arabera, ezin dira zenbait etxebizitza ofizial modu pribatuan erabili, Justiziako Probintzia Auzitegietako lehendakariei eta fiskal buruei esleitzen baitzaizkie euren karguen indarrez, nahiz eta aipatu karguok etxebizitzok erabiltzen jarrai dezaketen, harik eta kargua uzten duten arte.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren proposamenez, gaia aztertu eta gero, Jaurlaritzak erabakia hartu du.

ERABAKIA

«Lehenengoa.– Jaurlaritzaren Kontseiluak 1988ko azaroaren 23an hartutako Erabakiaren 1. paragrafoa —idazpuruan azaltzen dena— ezeztatu eta indarrik gabe uztea. Ondorioz, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak ez du, aurrerantzean, Justizia Auzitegi Nagusiko eta Probintzia Auzitegietako lehendakarien eta fiskal buruen esku jarriko, euren karguak direla-eta, Justizia jauregietatik kanpoko etxebizitza ofizialik.

Bigarrena.– Erabaki hau hartu eta egun horrexetatik aurrera izango ditu ondorioak. Hala ere, erabaki honek ez die eragingo erabakia hartu aurretik esleitutako etxebizitzen esleipenei, zeinek indarrean iraungo baitute, ukorik egon ezean, harik eta gaur egun esleipendun diren pertsonek euren aginte-aldia utzi arte.

Hirugarrena.– Jaurlaritzaren Idazkaritzak erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua emango du."


Azterketa dokumentala