Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2006ko azaroaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
5943

LEHIAKETA PUBLIKOA. Iragarkia, euskara–gaztelera–euskara itzulpen eta zuzenketa lanak egiteko zerbitzuaren kontratua esleitzekoa (ICT 14/39/06 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Industria, Merkataritza eta Turismo Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Kontratazio Mahaia.

c) Espedientearen zenbakia: ICT 14/39/06.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: euskara–gaztelera–euskara itzulpen eta zuzenketa lanak egitea.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: ikusi oinarri teknikoen plegua.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna (hilabeteak): kontratua esleitu eta behin betiko fidantza jartzen denean hasi eta 2007ko abenduaren 31n amaituko da.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: gehienez, hirurogeita hamar mila (70.000,00) euro.

5.– Behin–behineko bermea: mila eta laurehun (1.400,00) euro.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Industria, Merkataritza eta Turismo Saila (Lakua I – 5. solairua).

b) Helbidea: Donostia kalea 1.

c) Herria eta posta–kodea: Vitoria–Gasteiz – 01010.

d) Telefonoa: 945 01 99 21.

e) Telefaxa: 945 01 82 52.

f) Agiriak eta argibideak lortzeko azken eguna: 2006ko abenduaren 13a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: ez da beharrezkoa.

b) Ekonomia– eta finantza–kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala:

– Finantza–erakundeen txostena edo arrisku profesionalengatiko kalte–ordaineko aseguru bat badutela egiaztatzen duen agiria.

– Azken hiru urteotan egindako lanik nabarmenenak edo emandako zerbitzurik aipagarrienak, zerbitzu edo lan horien zenbatekoak, datak eta onuradun publiko zein pribatuak ere aipatuta.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2006ko abenduaren 14a, 10:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: pleguetan eskatutakoak.

c) Aurkezteko lekua: Kontratazio Mahaiaren Idazkaritza.

1) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Industria, Merkataritza eta Turismo Saila (Lakua I – 5. solairua).

2) Helbidea: Donostia kalea 1.

3) Herria eta posta–kodea: Vitoria–Gasteiz – 01010.

d) Lizitatzaileak nahitaez zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari (lehiaketa): hiru hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik.

e) Aldaerak: ez.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Industria, Merkataritza eta Turismo Saila.

b) Helbidea: Donostia kalea 1 (Lakua I), 5. solairua.

c) Herria eta posta–kodea: Vitoria–Gasteiz – 01010.

d) Eguna: 2006ko abenduaren 14a, baldin eta kaudimena eta kontratatzeko gaitasuna egiaztatzen duten agirietan akatsik antzematen ez bada. Kontratazio–mahaiak konpon daitezkeen akatsak antzematen baditu, berriz, 2006ko abenduaren 20a.

e) Ordua: 12:00.

10.– Bestelako argibideak: pleguetan ageri direnak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali zen eguna.

13.– Deialdiari buruzko informazioa aurkitzeko edo pleguak jasotzeko atari informatikoa edo web orria: www.euskadi.net.

Vitoria–Gasteiz, 2006ko azaroaren 6a.

Berrikuntza eta Energia sailburuordea,

JOSE IGNACIO ZUDAIRE ARANA.


Azterketa dokumentala