Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2006ko azaroaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
5942

LEHIAKETA PUBLIKOA, Barakaldoko Barruti Judizialeko organo judizialen egintzak, jakinarazpenak eta zitazioak burutzeko, aterik ate eta berehala, banaka eta autoz pertsonak eramateko zerbitzua kontratatzekoa (A–013/DJT–2007espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: A–013/DJT–2007.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: ikusi oinarri teknikoen plegua.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 2007ko abenduaren 31ra arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: hogeita hemezortzi mila (38.000,00) euro, BEZ barne.

5.– Behin–behineko bermea: ez.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, 1. solairua, B aldea.

c) Herria eta posta–kodea: Vitoria–Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 90 98.

e) Telefaxa: 945 01 94 51. E–maila: y–blanco@ej–gv.es.

f) Agiriak eta argibideak lortzeko azken eguna: 2006ko abenduaren 11.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena (taldeak, azpitaldeak eta kategoria): ez.

b) Bestelako betebeharrak: ekonomia– eta finantza–kaudimena eta kaudimen teknikoa eta profesionala, pleguen arabera.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2006ko abenduaren 12ko 10:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru kartazal aurkeztu beharko dira ("A", "B" eta "C"), lehiaketa hau arautzen duten administrazio–klausula zehatzen pleguan eta betekizun teknikoen pleguan jasotako dokumentuak dituztela.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Zerbitzu Zuzendaritzako Kontratazio Mahaia.

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua I eraikina, 1. solairua, B aldea.

3) Herria eta posta–kodea: Vitoria–Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak nahitaez zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari (lehiaketa): hiru hilabete.

e) Aldaerak (lehiaketa): ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila.

b) Helbidea: Donostia kalea 1.

c) Herria: Vitoria–Gasteiz 01010.

d) Eguna: 2006ko abenduaren 18a.

e) Ordua: 11:00ak.

10.– Bestelako argibideak: pleguetan ageri direnak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika–ataria edo web–orria: www.euskadi.net.

Vitoria–Gasteiz, 2006ko urriaren 31.

Zerbitzu zuzendaria,

TERESA AMEZKETA ALEGRÍA.


Azterketa dokumentala