Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2006ko azaroaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
5941

LEHIAKETA. Iragarkia, Vitoria–Gasteizko Donostia kaleko 1ean (Lakua konplexua) dagoen eraikina —kudeaketa zentralizatukoa— garbitzeko zerbitzu–kontratu administratiboa esleitzekoa (KM /2007/022 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Administrazio eta Zerbitzu sailburuordea. Ogasun eta Herri Administrazio Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Baliabide Orokorren Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: KM /2007/022.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Vitoria–Gasteizko Donostia kaleko 1ean (Lakua konplexua) dagoen eraikina —kudeaketa zentralizatukoa— garbitzeko zerbitzua.

b) Loteak: ez dago loterik.

c) Gauzatzeko lekua: Donostia kalea 1, Vitoria–Gasteiz.

d) Gauzatzeko epea: 2008ko abenduaren 31 da kontratua burutzeko azken eguna.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: hiru milioi zazpiehun eta hogeita bi mila zazpiehun eta hirurogei (3.722.760) euro.

5.– Behin–behineko fidantza.

Hirurogeita hamalau mila laurehun eta berrogeita hamabost euro eta hogei zentimo (74.455,20).

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Baliabide Orokorren Zuzendaritza).

b) Helbidea: Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia, Donostia kalea 1, Lakua.

c) Herria eta posta–kodea: Vitoria–Gasteiz, 01010 (Araba).

d) Telefonoa: 945 01 85 17.

e) Faxa: 945 01 87 04.

f) Agiriak eta argibideak lortzeko azken eguna: 2006ko abenduaren 22a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena, behar izanez gero (taldea, azpitaldeak eta kategoria):

Taldea: U, Azpitaldea: 1 eta Kategoria: D.

b) Ekonomia– eta finantza–kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2006ko abenduaren 26a, 16:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio–klausula partikularren pleguan zehaztutakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Baliabide Orokorren Zuzendaritza).

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).

3) Herria eta posta–kodea: Vitoria–Gasteiz, 01010 (Araba).

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete, proposamenak irekitzen direnetik.

e) Aldaerak: bai.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Baliabide Orokorren Zuzendaritza).

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua (Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia).

c) Herria: Vitoria–Gasteiz, 01010 (Araba).

d) Eguna: 2007ko urtarrilaren 8a.

e) Ordua: 12:40ak.

10.– Bestelako argibideak.

11.– Iragarkien gastuak:

BOEn argitaratzea (gutxi gorabeherako zenbatekoa): mila (1.000) euro.

EHAAn argitaratzea: hirurehun eta laurogeita hiru euro eta bost zentimo (383,05 euro).

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2006ko azaroaren 2a.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika–ataria edo web orria: www.contratacion.info.

Vitoria–Gasteiz, 2006ko azaroaren 3a.

Administrazio eta Zerbitzu sailburuordea,

CARMELO ARCELUS MUGICA.


Azterketa dokumentala