
226. zk., 2006ko azaroaren 27a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Jaurlaritzaren Lehendakaritza
5938
LEHIAKETA PUBLIKOA, Emakunderen egoitzan garbiketa–zerbitzua egingo duen enpresa kontratatzeko dena.
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Emakumearen Euskal Erakundea.
b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Emakumearen Euskal Erakundea.
c) Espediente zenbakia: 01EMK/01S/2007.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: Emakunderen egoitzan garbiketa–zerbitzua egingo duen enpresa aukeratzea.
b) Loteak eta zenbakia: ez.
c) Gauzatzeko lekua: Vitoria–Gasteiz.
d) Gauzatzeko epea: 2007ko abenduaren 31ra arte.
3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleipen era: lehiaketa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: berrogeita hamar mila euro (50.000)
5.– Fidantzak.
Administrazio alorreko berariazko klausulen pleguan daude zehaztuta.
6.– Agiriak eta argibideak.
a) Entitatea: Emakumearen Euskal Erakundea.
b) Helbidea: Manuel Iradier, 36.
c) Herria eta posta kodea: Vitoria–Gasteiz 01005.
d) Telefonoa: 945 01 67 00.
e) Telefaxa: 945 01 67 01.
f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2006ko abenduaren 11ko 12:00ak baino lehen.
7.– Kontratistaren betebeharrak.
a) Sailkapena: ez da eskatzen.
8.– Eskaintzak eta parte hartzeko eskabideak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2006ko abenduaren 14a.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio alorreko berariazko klausulen pleguan, karatulan eta oinarri teknikoen pleguan jasota daudenak.
c) Aurkezteko lekua: Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzako Zerbitzu Zuzendaritza. Nafarroa kalea, 2. 01007 Vitoria–Gasteiz.
d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: bi hilabete.
e) Aldaerak: ez dira onartuko.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Entitatea: Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzako Zerbitzu Zuzendaritza.
b) Helbidea: Nafarroa kalea, 2.
c) Herria: Vitoria–Gasteiz.
d) Eguna: 2007ko urtarrilaren 4a.
e) Ordua: 12:00ak.
10.– Iragarkien gastuak: hirurehun eta laurogeita hiru euro eta bost zentimo (383,05); esleipendunak ordainduko ditu.
Vitoria–Gasteiz, 2006ko azaroaren 9a.
Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,
IZASKUN MOYUA PINILLOS.
RSS