Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2006ko azaroaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
5936

AGINDUA, 2006ko irailaren 27koa, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuarena, Cromados Sejos CB enpresak (Aiara – Araba) berari emandako dirulaguntzaren onura ekonomikoak galdu dituela deklaratzeko dena.

Ekoizpen–lerroetan hobekuntzak (berreskuratzeko ontziak, jariotzeko denboraren optimizazioa) egiteko helburua betetzeko Cromados Sejos CB enpresak (Aiara – Araba) egindako dirulaguntza eskaeraren espedientea aztertu da, otsailaren 4ko 15/1992 Dekretuaren arabera. Dekretu horretan ezarri ziren ingurumen arloan enpresei dirulaguntzak emateko oinarrizko arauak.

Cromados Sejos CB enpresak 1997ko irailaren 15eko idatzi bidez, ekoizpen–lerroetan hobekuntzak (berreskuratzeko ontziak, jariotzeko denboraren optimizazioa) egiteko dirulaguntza eskatu zuen.

Orduko Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuak 1997ko abenduaren 19an emandako Agindu bidez, milioi bat hirurehun eta hirurogeita bost mila (1.365.000) pezetako dirulaguntza eman zitzaion Cromados Sejos CB enpresari (Aiara – Araba), hau da, egin behar zuen inbertsioaren % 15.

1998ko martxoaren 30ean, otsailaren 4ko 15/1992 Dekretuaren 9. artikuluan aurreikusitako Baldintza eta Bermeen Plegua bidali zion Ingurumen Sailburuordetzak Cromados Sejos CB enpresari (Aiara – Araba).

Igaro da dagoeneko diruz lagundutako inbertsioa gauzatu dela egiaztatzeko 1997ko abenduaren 19ko Aginduan ezarrita zegoen epea, eta Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sail honek oraindik ez du inbertsio horren gaineko inolako agiririk jaso. Cromados Sejos CB enpresari egoera horren berri ematen saiatu garen arren ez dugu lortu, eta beraz, iragarkia argitaratu genuen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (2006ko uztailaren 13koa; 133. zk.) eta Aiarako Udaletxeko iragarki–oholean (2006ko ekainaren 27tik 2006ko uztailaren 28ra bitartean). Iragarkian hilabete bateko (1) epea eman zitzaion enpresari eskatutako agiriak Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailera bidaltzeko; ezarritako epe horretan, ordea, ez da inolako erantzunik jaso.

Otsailaren 4ko 15/1992 Dekretuak, ingurumen arloan enpresei dirulaguntzak emateko oinarrizko arauak ezartzeko denak, bere 12. artikuluan ezartzen duenez, onuradunak Baldintza eta Bermeen Pleguak ezarritako baldintzak eta bermeak betetzen ez baditu, eman zaion dirulaguntzaren onura ekonomikoak galduko ditu.

Organo honi dagokio agindu hau emateko eskumena, otsailaren 4ko 15/1992 Dekretuan, ingurumen arloan enpresei dirulaguntzak emateko oinarrizko arauak ezartzeko denean, eta urriaren 25eko 340/2005 Dekretuan, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duenean, xedatutakoaren arabera.

Honako araudia aztertu da: otsailaren 4ko 15/1992 Dekretua, ingurumen arloan enpresei dirulaguntzak emateko oinarrizko arauak ezartzen dituena; urriaren 25eko 340/2005 Dekretua, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Sailaren egitura organikoa ezartzen duena; azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatua; uztailaren 13ko 29/1998 Legea, Administrazioekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duena; oro har aplika daitekeen gainerako araudia, eta ondorioz, honako hau

XEDATU DUT:

Lehenengoa.– Orduko Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren 1997ko abenduaren 19ko Agindu bidez Cromados Sejos CB enpresari (Aiara – Araba) eman zitzaion dirulaguntzaren onura ekonomikoak enpresak galdu egin dituela adieraztea, ez baititu bete 1998ko martxoaren 30eko Baldintza eta Bermeen Pleguan ezarritako eskakizunak.

Bigarrena.– Agindu hau Cromados Sejos CB enpresari jakinaraztea, EHAAn eta Aiarako Udaletxeko iragarki–oholean argitara emanda.

Hirugarrena.– Administrazio bidea agortzen duen agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuari jakinarazpen hau jasotzen den egunaren biharamunetik hasi eta hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi errekurtsoa Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salan, jakinarazpen hau jasotzen den egunaren biharamunetik hasi eta bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzietarako Jurisdikzioa arautzeko den uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoaren arabera.

Vitoria–Gasteiz, 2006ko irailaren 27a.

Ingurumen eta

Lurralde Antolamendu sailburua,

ESTHER LARRAÑAGA GALDOS.


Azterketa dokumentala