Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2006ko azaroaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
5934

EBAZPENA, 2006ko urriaren 27koa, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordearena, 2006-2007 ikasturterako Lanbide Heziketako irakasleentzako Etengabeko Prestakuntza Ikastaroen antolakuntza eta garapenerako emandako diru-laguntzak aldatzen dituena.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuaren 2006ko martxoaren 21eko Aginduaren bidez (apirilaren 5eko EHAA) Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin batera Lanbide Heziketako Irakasleentzako Etengabeko Prestakuntza Planaren garapenerako proiektuen aurkezpenean lankide izateko, erakunde publiko eta pribatuentzako dei egin zen.

Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordearen 2006ko ekainaren 12ko ebazpenaren bidez, ikastaro horien antolakuntza eta garapenerako dirulaguntza batzuk ematen ziren, denetara 185.938,46 euro izanda. Ekainaren 12ko Ebazpen horren bigarren artikuluan, jardueraren batean onartutako irakasle-kopurua deialdi bakoitzerako eskainitako postu kopurua baino txikiagoa bada, Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritzak luzatu edo indargabetu ahal izango duela agertzen da. Jardueraren bat indargabetzen bada, horren ondorioz sortutako gastuak ordaindu ahal izango dira, behar bezala justifikatuta. Etengabeko Ikaskuntzako zuzendariaren 2006ko ekainaren 14ko ebazpenaren 5. artikuluan ere, eskakizun nahikorik ez duten jarduerak indargabetu ahal izango direla agertzen da.

Ondoren, Etengabeko Ikaskuntzako zuzendariaren 2006ko urriaren 5eko (behin-behinekoa) eta 2006ko urriaren 24ko (behin betikoa) ebazpenen bidez, zeintzuk ikastaroei diru-laguntzak ematea ebazten zen. Horrela, 2006ko ekainaren 14ko ebazpenaren 5. artikuluaren arabera, eskatutako gutxieneko ikasle-kopurua ez zeukaten ikastaroak baliogabetzen ziren.

Horregatik guztiagatik, aipatutako arauen arabera eta aplikazio orokorreko gainerako arauen arabera, honako hau

EBATZI DUT:

Artikulu bakarra.– Lanbide Heziketako irakasleentzako Etengabeko Prestakuntza Ikastaroen antolakuntza eta garapenerako diru-laguntzak (2006-2007 ikasturtea) ematen zituen 2006ko ekainaren 12ko Ebazpena aldatzea, I. eranskinean agertzen diren Elkarteei eta hor agertzen diren kopuruetan emandako diru-laguntza gutxituz.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen kontra gora jotzeko errekurtsoa ezar dakioke Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita, hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko urriaren 27a.

Lanbide Heziketako eta Etengabeko

Ikaskuntzako sailburuordea,

IÑAKI MUJIKA AIZPURUA.

I. ERANSKINA / ANEXO I

Erakundea / Entidad	Hasierako diru-laguntza / Subvención Inicial	Amaierako diru-laguntza / Subvención Final 	Gutxipena/Minoración

	Euroak / Euros (ekainaren 12ko Ebazpena	 Euroak / Euros (urriaren 27ko Ebazpena 	Euroak / Euros

	Resolución de 12 de junio)	Resolución de 27 de octubre)

Cebanc-Cdea	2.700,00	0,00	2.700,00	

Consultec, S.L.	11.000,00	2.600,00	8.400,00	

Consultoría y Formación Formabask, S.L.	1.698,00	0, 00	1.698,00	

Dominion, T.I.	23.700,00	20.700,00	3.000,00	

Fondo Formación Euskadi, S.L.	4.800,00	2.400,00	 2.400,00	

Fundación Formación Técnica Máquina Herramienta	30.381, 34	9.748,90	20.632,44	

Ibex Servicios Informáticos, S.L.	4.253,00	4.253,00	 0,00	

Ikaslan Araba	5.379,00	5.379,00	0,00	

Ikaslan Bizkaia	47.534,90	39.401,50	8.133,40	

Ikaslan Gipuzkoa	22.683,22	6.186,33	16.496,89	

Politeknika Ikastegia Txorierri	8.794,00	4.244,00	 4.550,00	

Predictivo y Control-Predycsa	5.165,00	0,00	5.165, 00	

Siemens, S.A.	17.850,00	11.900,00	5.950,00	

GUZTIRA/TOTAL	185.938,46	106.812,73	79.125, 73	


Azterketa dokumentala