Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

226. zk., 2006ko azaroaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Herrizaingo Saila
5930

EBAZPENA, 2006ko urriaren 27koa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Administrazioarekiko Auzien Bilboko 3 zenbakiko Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (314/06 prozedura laburtua) interesa izan lezaketenak epatzen dituena. Errekurtso hori Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko Langileria eta Aholkularitza Juridikoaren Arloko buruaren 2006ko maiatzaren 23ko Jakinarazpenaren kontra jarritakoa da, AKZ ikastaroa –Cebi deituriko modalitatea- ikastarotzat hartzea atzera botatzen duena.

Goian adierazitako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (314/06 prozedura laburtua) aurkeztuta eta Administrazioarekiko Auzien Bilboko 3 zenbakiko Epaitegiak jatorrizko espediente administratiboa bidaltzeko eskatuta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, ondorengo hau jakinarazten dut: aipatutako prozeduran interesatuta dauden guztiak euren interes legitimoen defentsan azal daitezela, egoki baderitzote, bederatzi eguneko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Arkaute, 2006ko urriaren 27a.

Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,

GUADALUPE CAMINO GARCÍA.


Azterketa dokumentala