
226. zk., 2006ko azaroaren 27a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Jaurlaritzaren Lehendakariordetza
5928
25/2006 EBAZPENA, azaroaren 16koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, Jaurlaritzaren Kontseiluak egindako bilkuran hartutako erabakia argitaratzeko dena. Bertan Piriniotako Lan Elkartea Partzuergorako Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkari titularraren ordezko berria izendatu zen.
2006ko azaroaren 14an egindako bilkuran Jaurlaritzaren Kontseiluak Piriniotako Lan Elkartea Partzuergorako Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkari titularraren ordezko berria izendatzeko erabakia onartu zuen eta, beharrezko publikotasuna emateko, honako hau
EBATZI DUT:
Artikulu bakarra.– Piriniotako Lan Elkartea Partzuergorako Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkari titularraren ordezko berria izendatzeko erabakiaren testua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea. Erabakia ebazpen honen eranskinean dago jasota.
Vitoria-Gasteiz, 2006ko azaroaren 16a.
Jaurlaritzaren Idazkaritzako
eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,
JOSÉ LUIS ERREKATXO LABANDIBAR.
ERANSKINA, JAURLARITZAREN
IDAZKARITZAKO ETA
LEGEBILTZARRAREKIKO
HARREMANETARAKO ZUZENDARIAK
AZAROAREN 16AN EMANDAKO 25/2006 EBAZPENARENA.
Piriniotako Lan Elkartea Partzuergorako Euskal
Autonomia Erkidegoko ordezkari titularraren ordezko
berria izendatzeko Erabakia.
Piriniotako Lan Elkartea Partzuergoa zuzenbide publikoko erakundea da, nortasun juridiko propioa duena, bere estatutuek eraendua eta ordenamendu juridiko publiko espainiarren pean dagoena. Honakoak dira kide:
a) Akitania eskualdea.
b) Aragoiko Autonomia Erkidegoa.
c) Kataluniako Autonomia Erkidegoa.
d) Euskal Autonomia Erkidegoa.
e) Languedoc-Roussillon eskualdea.
f) Midi-Pyrénées eskualdea.
g) Nafarroako Foru Komunitatea.
Partzuergoaren lurralde-eremua berau osatzen duten erakundeen lurraldeari dagokiona da.
Piriniotako Lan Elkartea Partzuergoko Estatutuen 7. artikuluan xedatutakoarekin bat, Euskal Autonomia Erkidegoak ordezkari titularra eta bere ordezkoa izendatu ditu.
Jaurlaritzaren Kontseiluak, 2006ko otsailaren 7an hartutako Erabakiz, José María Muñoa Ganuza jauna izendatu zuen ordezkari titular, eta Rafael Hueso Vicent jauna bere ordezko. Piriniotako Lan Elkartea Partzuergoak aurrerantzean aztertu behar dituen gaiak kontuan hartuz, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak Iñaki Beristain Etxabe jauna ordezko izendatzea ebatzi du, Rafael Hueso Vicent jaunaren ordez.
Horren indarrez, dagokion eztabaida egin ondoren Jaurlaritzaren lehendakariordeak proposatuta, Jaurlaritzaren Kontseiluak ondorengo erabakia hartu du.
ERABAKIA:
"Lehenengoa.– Piriniotako Lan Elkartea Partzuergorako Euskal Autonomia Erkidegoko ordezkari titularraren ordezko Iñaki Beristain Etxabe jauna izendatzea, Rafael Hueso Vicent jaunaren ordez.
Bigarrena.– Jaurlaritzaren Idazkaritzak erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agindua emango du".
RSS