
226. zk., 2006ko azaroaren 27a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saila
5927
AGINDUA, 2006ko azaroaren 6koa, Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuarena, sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia ebazteko dena.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 46.2.a) artikuluan xedatutakoa betez eta sail honetan hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia iragarri zuen Ingurumen eta Lurralde Antolamendu sailburuaren 2006ko irailaren 21eko Aginduaren laugarren oinarrian agindutakoaren arabera (EHAA, 2006ko urriaren 11koa) hau
XEDATU DUT:
Lehenengoa.– Miren Arantzazu Albizu Ormazabal andrea (NAN 72436280-B) Ingurumen eta Lurralde Antolamendu Saileko Lurralde Antolamendu eta Uren Sailburuordetzako goi-kargudunaren idazkari izendatzea (1001. kodea, 104. dotazioa eta 18. maila).
Bigarrena.– Izendapen honek 2006ko azaroaren 6tik aurrera izango ditu ekonomia eta administrazioko ondorioak.
Hirugarrena.– Agindu honek administrazio-bidea agortzen du, baina berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio agindua eman zuen organo berari, ebazpena jakinarazten denetik hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere aurkeztu ahal izango da EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2006ko azaroaren 6a.
Ingurumen eta Lurralde
Antolamendu sailburua,
ESTHER LARRAÑAGA GALDOS.
RSS