
224. zk., 2006ko azaroaren 23a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
5895
IRAGARKIA, Azkena Gasteiz SL merkataritza-elkarteari Turismo Administrazioko eta Lehiakortasuneko zuzendariak 2006ko uztailaren 3an hartutako Ebazpena jakinarazten diona. Enpresa horri ireki zaion zehapen-espedientean hartu da ebazpena, Vitoria-Gasteizko Koronatzea kaleko 4an (01012) duen Sala Azkena izeneko merkataritza-establezimenduari dagokionez.
Espedientearen erreferentzia: 01A003/02/2006.
Azkena Gasteiz, SL-ri jakinarazpen hori ohiko moduan ezin izan zaio egin, hainbat saio egin dugun arren bere azken helbidean —Koronatzea kalea-4, Vitoria-Gasteiz—. Hori dela-eta argitaratzen da iragarki hau.
Espedientearen aipamena:
Arau-haustea: martxoaren 16ko 6/1994 Legea, turismoa antolatzen duena.
65.d) artikulua.
Arau-haustearen deskribapena: arau-hauste arina.
Ezarritako isuna: 400 euro.
Legezko ohartarazpenak: gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko epea 30 egunekoa izango da.
Zehapenaren ordainketa informazioa:
Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasunaren Dirubilketa Araudia onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44. artikuluak dioenez, orokorrean ezarritako ordainketa-epeak honakoak izango dira:
a) Jakinarazpenak hilaren 1etik 15era bitartean egin direnean, egun horretatik hurrengo hilaren 5era bitartean, edo egun hori jai eguna bada, hurrengo egun baliodunera arte, eta
b) Jakinarazpenak hilaren 16tik hileko azken egunera bitartean egin denean, egun horretatik hurrengo hilaren 20ra bitartean, edo egun hori jai eguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.
Zigortze-ebazpenek administrazio-bidea amaitzen ez dutenean eta gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko epea oro har ezarritako ordainketa-epea baino geroago amaitzen denean, luzatu egingo da ordaintzeko epe hori errekurtsoa aurkezteko epea amaitzen den egunaren ondoren lan-egunera arte, baina baldin eta errekurtsorik aurkezten ez bada.
Sailak zehapenak jasotzeko BBVAn duen 01825685070000226271 kontuan sartu beharko da isunari dagokion diru-zenbatekoa, eta bertan titulara eta espedientearen zenbakia adierazi beharko dira, borondatez ordaintzeko aipatutako epeen barruan.
Borondatezko epean dirua sartzeko epea amaitzen den egunaren biharamunean, baldin eta ordainketa gerokotu edo zatitzeko eskabiderik edo zorra konpentsatzeko eskabiderik egon ez bada, betearazteko aldiari ekingo zaio.
Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoa betetzeko (Lege horrek Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen).
Vitoria-Gasteiz, 2006ko irailaren 18a.
Turismo Administrazioko eta Lehiakortasuneko zuzendaria,
MERCEDES RODRÍGUEZ LARRAURI.
RSS