Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2006ko azaroaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
5886

LEHIAKETA. Iragarkia, "www.euskadi.net web orria jakitera emateko eta horren erabilpena sustatzeko komunikazio kanpaina bat gertatzea" helburu duen zerbitzu-kontratu administratiboa esleitzeko dena (KBN C02/049/2006 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Lehendakariordetzako Idazkaritza Orokorra. Lehendakariordetza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: C02/049/2006.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: www.euskadi.net web orria jakitera emateko eta horren erabilpena sustatzeko komunikazio kanpaina bat gertatzea.

b) Loteak: ez dago loterik.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea: 2007ko martxoaren 31 da kontratua burutzeko azken eguna.

Epe partzialak: - Publizitate kanpainaren sormena eta behin betiko diseinua urtarrilaren 31rako zehaztuta egongo dira.

– Kanpainaren produkzioa 2007ko otsailaren 15erako amaitu beharko da. Produkzioa: TVko iragarkia grabatzea; irratiko iragarki laburrak grabatzea; paperak eta kartelak inprimatzea; eta gainera, behin betikoz onartutako kanpainak dakartzan beste jarduera batzuk.

– Kanpainaren jaulkipenak eta difusioak gutxi gora-behera hilabetez iraungo du eta 2007ko apirilaren 1erako amaitu beharko du.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: bostehun mila (500.000) euro.

5.– Behin-behineko fidantza.

Hamar mila (10.000) euro.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

b) Helbidea: Eusko Jaurlaritzaren egoitzako beheko solairua, Donostia kalea 1, Lakua.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010, Araba, Espainia.

d) Telefonoa: 945 01 89 27.

e) Faxa: 945 01 90 18.

f) Agiriak eta argibideak lortzeko azken eguna: 2006ko abenduaren 21a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena, behar izanez gero (taldea, azpitaldeak eta kategoria):

Taldea: T, azpitaldea: 1 eta Kategoria: A.

Sailkapenaz gain, enpresek kaudimena egiaztatu beharko dute giza baliabideak eta baliabide materialak jartzeko konpromisoaren bidez eta eskaintzan zehaztu beharko dute hori.

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2006ko abenduaren 22a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula partikularren pleguan zehaztutakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua (Eusko Jaurlaritzaren egoitzako beheko solairua).

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010, Araba, Espainia.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete, proposamenak irekitzen direnetik.

e) Aldaerak: ez da aldaera edo bestelako aukerarik onartuko.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua (Eusko Jaurlaritzaren egoitzako beheko solairua).

c) Herria: Vitoria-Gasteiz 01010, Araba, Espainia.

d) Eguna: 2006ko abenduaren 29a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Bestelako argibideak.

Lehendakariordetzako idazkari nagusiak lizitazio elektronikorako prozeduraz —www.contratacion.info o www.euskadi.net. helbidearen bidez— baliatzeko baimena ematen du, 2006ko urriaren 10eko Ebazpenez. Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren 2004ko abuztuaren 16ko Aginduz (2004ko abuztuaren 27ko EHAA, 164. zenbakia) arautu zen prozedura.

11.– Iragarkien gastuak:

BOEn argitaratzea (gutxi gorabeherako zenbatekoa): mila (1.000) euro.

EHAAn argitaratzea: hirurehun eta laurogeita hiru euro eta bost zentimo (383,05 euro).

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2006ko urriaren 30a.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria: www.contratación.info.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko urriaren 30a.

Kontratazio Zerbitzuko burua,

FRANCISCO JAVIER ELOLA DEL RÍO.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA, ez dagoenez.


Azterketa dokumentala