Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

224. zk., 2006ko azaroaren 23a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
5884

LEHIAKETA. Iragarkia, "Pormetxeta kaleko (Barakaldo) Galindo Ekialdea arloan, RES3 eremuan, RES AL25 26 eta 27 blokeetan, 59 etxebizitza eraikitzea" helburu duen obra-kontratu administratiboa esleitzeko dena (KBN C01/019/2006 espedientea).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua. Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: C01/019/2006.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Pormetxeta kaleko (Barakaldo) Galindo Ekialdea arloan, RES3 eremuan, RES AL25 26 eta 27 blokeetan, 59 etxebizitza eraikitzea.

b) Loteak: ez dago loterik.

c) Gauzatzeko lekua: Barakaldo, Bizkaia.

d) Gauzatzeko epea: zuinketa-egiaztapenaren akta izenpetzen den egunaren biharamunean hasi eta 22 hilabetekoa izango da.

Epe partzialak: lan-programan obra-kapitulu bakoitzerako zehaztutakoak.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: sei mila eta hamar (6.010.000) euro.

5.– Behin-behineko bermea: ehun eta hogei mila eta berrehun (120.200) euro.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza (Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila).

b) Helbidea: Kale Nagusia, 85-7. solairua.

c) Herria eta posta-kodea: Bilbao (48011).

d) Telefonoa: 94 40 31 30.

e) Faxa: 94 40 31 30.

f) Agiriak eta argibideak lortzeko azken eguna: 2006ko abenduaren 15a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: (taldea, azpitaldeak eta kategoria).

Taldea: C)	Azpitaldea: 2	Kategoria: f)

b) Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2006ko abenduaren 18a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: administrazio-klausula partikularren pleguan zehaztutakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua (Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Nagusia, beheko solairua).

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz (01010).

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 3 hilabete, proposamenak irekitzen direnetik.

e) Aldaerak: ez da aldaera edo bestelako aukerarik onartuko.

f) Prozedura mugatua izanez gero, eskaintzak aurkezteko deia egingo zaien enpresen kopurua.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Kontratazio Batzorde Nagusia (Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza).

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua (Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Nagusia, beheko solairua).

c) Herria: Vitoria-Gasteiz (01010).

d) Eguna: 2006ko abenduaren 27a.

e) Ordua: 12:00ak.

10.– Bestelako argibideak.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: 2006ko urriaren 26a.

13.– Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web orria.

Vitoria-Gasteiz, 2006ko urriaren 26a.

Kontratazio Zerbitzuko burua,

JAVIER ELOLA DEL RÍO.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA, ez dagoenez.


Azterketa dokumentala